Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 29koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, 01/10 informazio-eginbideei bukaera eman eta Josefina Hierro Rodríguez andreari 04/10 diziplina-espedientea hasteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 29koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, 01/10 informazio-eginbideei bukaera eman eta Josefina Hierro Rodríguez andreari 04/10 diziplina-espedientea hasteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6066
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/29
  • Argitaratze-data: 2010/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza honetan Bilboko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariaren idazki bat jaso genuen fax bidez 2010eko ekainaren 4an. Horren bitartez jakinera ematen zen Josefina Hierro Rodríguez andrea ez zela 2010eko maiatzaren 13tik lanera itzuli. Data horretan, hain zuzen, epaitegi horretara deitu zuen mediku-kontsultara joan behar zuela jakinarazteko.

  2. Egin beharreko egiaztapenak egin ondoren ikusi zen idazkariak adierazitako egunetik ebazpen hau ematen den egunera artea falta zirela Josefina Hierro Rodríguez andrearen ordutegi-fitxaketak, baina Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza honetan ez dago lizentzia edo baimen eskaerarik ezta lanera ez joatearen arrazoia egiaztatzeko dokumenturik ere.

  3. Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariak Ebazpena eman zuen 2010eko ekainaren 10ean eta bertan 01/10 informazio-eginbideak hasteko agindua eman zuen. Gainera Josefina Hierro Rodríguez andreari agindu zion 10 eguneko epean aurkeztu zezala 2010eko maiatzaren 13tik lanpostura ez joateko arrazoia egiaztatzen zuen dokumentua. Halaber, ohartarazi egin zion adierazitako epean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez izanak diziplina-erantzukizunerako eta ordainsarien kenketarako arrazoia izan zitekeela.

  4. Aurretik aipatutako ebazpena jakinarazten saiatu ondoren eta jakinarazpena bete lortu ez zenez gero, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 5. paragrafoan (4/1999 Legeak egindako idazkera berrian, 1999ko urtarrilaren 14ko 12 zenbakiko BOE) jasotakoari jarraituz, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eskatu zen. Ebazpena irailaren 13ko 176 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

  5. Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza honetan Josefina Hierro Rodríguez andrearen idazki bat jaso genuen fax bidez 2010eko irailaren 23an. Harekin batera, Gurutzetako Ospitalearen txosten bat zetorren, 2010eko abuztuaren 8ari zegokiena, hain zuzen, eta beste bat, 2010eko irailaren 22koa, mediku espezialista batek sinatua.

  6. 2010eko irailaren 23an bertan, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak telefonoz Josefina Hierro Rodríguez andreari jakinarazten dio baja-medikuko parteak aurkeztu behar dituela, dagokion oheburuko medikuak sinatuak.

  1. Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 12. artikulua. Artikulu horrek ezartzen ditu Justizia Administrazioko langileen arloan Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari dagozkion egitekoak.

  2. Martxoaren 26ko 60/1996 Dekretua, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 1996ko otsailaren 16ko Akordioa onartzen duena; eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretua, Justizia Administrazioko langileen alorrean, Estatuko Administrazioaren egiteko eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. Eskualdatze hori indarrean sartu zenetik, Erkidego honi dagokio Justizia Administrazioaren zerbitzuko giza baliabideak hornitzea, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

  3. Botere Judizialaren Lege Organikoko 497.e) artikuluak Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionarioek jartzen den lanaldi eta ordutegi erregimena betetzeko duten eginbeharra ezartzen du eta bere 471. artikuluan xedatzen denez, eskumenak beren gain dauzkaten autonomia-erkidegoek haien estatutuaren eta araubide juridikoaren inguruko gai guztietan, hautaketa, hasierako eta etengabeko prestakuntza, lanpostuak betetzea, maila-igoerak, administrazio-egoerak, lanaldia, lan-ordutegia eta diziplina-araubidea barne.

    Eskumen horretaz baliatuz eman ziren, batetik, martxoaren 6ko 38/2007 Dekretua (2007-03-15eko EHAA, 53. zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak arautzeko eta Bulego Judiziala aldatzeko III. Akordioa Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta CCOO, CSI/CSIF, LAB eta UGT Sindikatuen artekoa onartzen dena, eta, bestetik, indarrean dagoen abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretua (2010-07-14ko EHAA, 177. zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CCOO, ELA, CSI-CSIF, LAB eta UGT sindikatuen arteko IV. Akordioa onartzeko dena.

  4. Bestalde, Botere Judizialaren Lege Organikoko 505.1. artikuluak eskumenak bere gain hartu dituzten erkidegoen esku uzten du dagozkien lurralde-eremuetan lan egiten duten funtzionarioei lege horretan ezarritako baimenak eta lizentziak ematea.

    Eta horri jarraituz, Giza Baliabideen zuzendariaren 2005eko urtarrilaren 10eko Ebazpenak (EHAA, 63. zk., 2005eko apirilaren 5ekoa), lizentziak eta baimenak emateko prozedura eta gozatzeko modua ezartzeari buruzkoak, xedatzen du zuzendaritza honen eskumena dela lizentziak eta baimenak eman edo ukatzea, eta beharrezkoa dela interesdunek lizentzia eta baimenak hartu aurretik behar besteko aurrerapenarekin eskaera egitea eta, derrigorrezkoa denean, idazkari judizialak zerbitzuko beharrak betetzen direla adierazten duen txostena egitea.

  5. Azaldutako arauetatik ondorioztatzen da Justizia Administrazioaren zerbitzuan dauden funtzionarioek ezarritako lanaldia eta ordutegia betetzeko eginbeharra dutela eta horrek ezartzen du benetako lanaldiaren zazpi ordu eta hogeita hamar minutu betetzea eta, kasu guztietan, 8:30-9:00etatik 14:00-14:30era arteko tartean bost ordu eta erdiko derrigorrezko presentzia lanpostuan. Bestalde, lanpostura egunero joateko eta lanaldia betetzeko eginbeharra bakarrik salbuetsiko da Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaritza honek luzatutako lizentzia edo baimena emateko akordioa dagoenean.

  6. Egin beharreko egiaztapenak egin ondoren ikusi da Josefina Hierro Rodríguez andreak aldi baterako ezintasunagatik hasierako bajako partea aurkeztu zuela eta horrek zuritzen du 2010eko maiatzaren 13tik 2010eko ekainaren 11ra arte lanera joan ez izana. Alabaina, geroago zuritzeko beste egiaztagiririk ez dago ezta 2010eko ekainaren 10eko Ebazpenaz formalki aipatu andreari eskatu zitzaionean ere, eta kontuan hartu beharrekoa da 2010eko abuztuaren 8ko txosten-medikua larrialdietako zerbitzuan izandako kontsulta bati buruzkoa eta mediku espezialista batek sinatutako 2010eko irailaren 22koa aurkeztu zituenean, jakinarazi zitzaiola gaixotasunagatiko lizentzia bakarrik eman daitekeela baldin eta lehenago, Botere Judizialaren 504.5 artikuluan ezartzen den bezala, parte medikua aurkeztu bada.

    Beraz, lanera joan ez izana zuritzeko helburuz 2010eko ekainaren 10eko Ebazpenak emandako epea amaitu eta gero interesatuak dagokion egiaztagiria aurkeztu ez duenez gero, Botere Judizialaren Lege Organikoaren VI. liburuko IX. titulua aplikatu behar da, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak gaur egun emandako idazkeran, hain zuzen. Bertan Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen kidegoen eta bestelako langileen diziplina-erantzukizuna ezarrita dago. Eta, hori, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen diziplina-erregimeneko Arautegi Orokorra onartzen duen uztailaren 1eko 796/2005 Errege Dekretuan (2005eko uztailaren 23ko BOE, 175. zk.) ezarritakoaren arabera izapidetuko da.

    Hain zuzen ere, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 536. artikuluak A) 10, B) 6 eta B)15 idatz-zatietan hitzez hitz adierazten du 796/2005 Errege Dekretuko 7.j, eta 8.f edo 8.ñ idatz-zatietan ezarritakoa. Aipaturiko idatz-zatietan honako hau adierazten da:

    1. Honakoak dira hutsegite oso larriak:

      (...)

      1. Goragoko baten aginduak edo argibideak ez betetzea, betiere bere eskumenen jardunean ematen baditu eta interesdunaren lanpostuaren eginkizun edo zeregin propioei buruzkoak badira, nabarmen legez kontrakoak direnean izan ezik.

        ()

    2. Honako hauek hartuko dira hutsegite larritzat:

      ()

      1. Lanpostuaren berezko eginkizunak edo agindutako eginkizunak betetzerakoan zabarkeria edo justifikaziorik gabeko atzerapena, baldin eta eginkizun horiek nabarmen ez betetzea ez badakarte.

        ()

      1. Lan-ordutegia behin eta berriz ez betetzea, bidezko arrazoirik gabe.

    Hutsegite horiek adierazitako Botere Organikoaren Lege Organikoaren 538. artikuluan xedaturikoaren arabera zigortu ahalko dira:

    538. Honako zehapen hauek jar dakizkieke funtzionarioei beren karguaren jardunean eginiko hutsegiteengatik:

    1. Ohartarazpena.

    2. Enplegua eta soldata etetea.

    3. Destinoko udalerritik kanporako nahitaezko lekualdatzea.

    4. Zerbitzutik kentzea.

    1. eta c) idatz-zatietako zehapenak hutsegite larriak eta oso larriak egiteagatik jarri ahal izango dira, eta zehapenen iraupena zehatutako gertakarian biltzen diren zirkunstantzien arabera mailakatuko da.

      Zerbitzutik aldentzeko zigorrak hutsegite oso larriengatik soilik ezarri ahal izango da.

      Hutsegite oso larria egiteagatik ezarritako eginkizun-gabetzea ezin izango da sei urtetik gorakoa izan, ezta hiru urtetik beherakoa ere. Hutsegite larriagatik ezartzen bada, ezin izango du hiru urte baino gehiago iraun.

      Nahitaezko lekualdatze-zehapena jaso duten funtzionarioek ezin izango dute destino berririk lortu jatorrizko udalerrian hiru urtean, zehapena hutsegite oso larriagatik ezarri bazaie, eta urtebetean zehapena hutsegite larri baten ondorioz izan bada.

      Hutsegite arinak ohartarazpenen bidez baino ezin izango dira zuzendu.

    796/2005 Errege Dekretuko 13. artikuluak adierazitakoa ildo beretik doa:

    1. Hutsegite arinak ohartarazpenen bidez baino ezin izango dira zuzendu.

    2. Hutsegite larriak hiru urte arteko enplegu-soldaten etenaldiarekin edo udalerritik kanpora nahitaezko lekualdatzearekin zigortu daitezke.

    3. Hutsegite oso larriak hiru urte gehi egun bat eta sei urte arteko enplegu-soldaten etenaldia eta udalerritik kanpoko nahitaezko lekualdatzea edo zerbitzutik aldentzearekin zigortu daitezke.

    4. Nahitaezko lekualdatze-zigorra jasotzen duten funtzionarioek hiru urtean ezin izango dute destino berririk lortu jatorrizko udalerrian, zigorra hutsegite oso larriagatik ezarri bazaie, eta urtebetean zigorra hutsegite larri baten ondorioa izan bada. Epe horiek lekualdatzearen ondorioz dagokien destinoaz jabetzen diren datatik hasiko dira zenbatzen. Zehapena 40. artikuluan aurreikusitako epean gauzatu ez bada, epe hori amaitu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen.

    Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. 01/10 informazio-eginbideei bukatzera emateko eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan desagertzear dagoen eskalako funtzionario titularra den Josefina Hierro Rodríguez andreari 04/10 diziplina-espedientea hastea nolabait bere erantzukizuna zehazteko Botere Judizialaren Lege Organikoaren 536. artikuluko A) 10 eta B) 6 edo B) 15 idatz-zatietan eta 796/2005 Errege Dekretuko 7.j eta 8.f edo 8.ñ idaz-zatietan hutsegite larritzat tipifikaturiko bi hutsegiteen ustezko egile bezala leporatzen zaizkion bi gertakaritan.Diziplina-espedientearen xedeko andreak Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegian du bere destinoa eta 2010eko martxoaren 17tik 2010eko irailaren 17ra arte Bilboko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegian zerbitzu-eginkizunetan dago.

Bigarrena. Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko idazkaria, Celso González Voces jauna, izendatzea diziplina-espedientearen instrukzio-egile.

Hirugarrena. Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko idazkaria, Marta Dabouza Acebal andrea, izendatzea diziplina-espedientearen idazkari.

Laugarrena. Izendatze horien aurka, instrukziogileak zein idazkariak abstenitzeko aukera dute, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen diziplina-erregimeneko Arautegi Orokorraren 27. artikuluan ezarritako moduan eta bertan adierazitako arrazoiengatik, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluarekin bat etorriz.

Bosgarrena. Espedientatuari ebazpen hau jakinaraztea adieraziz izendaturiko instrukziogilea eta idazkaria errefusa ditzakeela Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen diziplina-erregimeneko Arautegi Orokorraren 27. artikuluan ezarritako moduan eta arrazoiengatik, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluekin bat etorriz.

Seigarrena. Era berean, espedientatuari adieraz bekio hautatzen dituen letratu edo ordezkari sindikalen laguntzarekin jardun ahal izango duela, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen diziplina-erregimeneko Arautegi Orokorraren 27.4 artikuluaren arabera.

Zazpigarrena. Espedientepekoari eskatzea hau jasotzen duenetik egunetik aurrera bost egun balioduneko epean adierazi dezala sindikatu bateko kidea den ala ez, eta gainera, afiliatutik badago bere sindikatua zein den espresuki adierazi dezala. Gainera ohartaraziko zaio espresuki adierazpenik eman ezean sindikatu bateko kidea ez dela ulertuko dela.

Sindikaturen bateko kidea bada, ebazpen hau dagokion sindikatuari jakinaraztearekin ados dagoen ala ez adierazi beharko du epe berean, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen diziplina-erregimeneko Arautegi Orokorraren 5. artikuluan bilduriko ondorioetarako.

Zortzigarrena. Era berean, espedientepekoari eska bekio, 796/2005 Errege Dekretuaren 5. artikulua betez, epe horretan adieraz dezala espediente hau hastea Langileen Batzordeari jakinaraztearekin ados dagoen ala ez, eta jakinarazi bekio, espresuki adierazpenik ematen ez badu, horrekin ados dagoela ulertuko dela, eta Zuzendaritza honek jakinarazpena egingo duela.

Bederatzigarrena. Ebazpen hau instrukziogileari eta idazkariari jakinaraztea.

Hamargarrena. Jakinaraz bekio ebazpen hau Balmasedako Laguntzarako Zerbitzu Erkidearen idazkari jaunari.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik