- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Burgelu eta Alegría Dulantziko Udalerri-Multzoari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundutako jarduerak kudeatzeko ardura duten udalerriak aldatzen dituena (udalerri, koadrila eta mankomunitateentzako diru-laguntzen deialdia, 2010eko ekitaldian emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasun-planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Burgelu eta Alegría Dulantziko Udalerri-Multzoari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundutako jarduerak kudeatzeko ardura duten udalerriak aldatzen dituena (udalerri, koadrila eta mankomunitateentzako diru-laguntzen deialdia, 2010eko ekitaldian emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasun-planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5925
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/02
- Argitaratze-data: 2010/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Espediente-zk. 28-2010-AY-1
Espediente-zk. 28-2010-AY-2
Ikusi ditugu Burgelu eta Alegría-Dulantziko Udalerri-Multzoari buruzko espedienteak.
Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2009ko abenduaren 30ekoa, 250 zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateentzako diru-laguntzetarako deia egin zen, 2010 urtean emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasun-planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko. Deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2010eko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (EHAA, 2010eko uztailaren 28koa, 144 zk.).
Bigarrena. Aipatutako azken ebazpenaren I. eranskinarekin bat etorriz, diru-laguntza hauek eman ziren:
Burgelu eta Alegría-Dulantziko udalerri-multzoa. Jarduera: «Diagnóstico de la práctica deportiva de las mujeres de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi». Diru-laguntzaren zenbatekoa: 10.440 euro.
Burgelu eta Alegría-Dulantziko udalerri-multzoa. Jarduera: «Diagnóstico del recorrido y vidas de las mujeres en los municipios de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi». Diru-laguntzaren zenbatekoa: 10.440 euro.
Hirugarrena. Abenduaren 16ko Ebazpenaren 4.3 artikuluko azken atala aplikatuz, udalerri-multzo bat denez, diru-laguntzarako eskabidean Burgeluko Udala izendatu zen diru-laguntzaren programa kudeatu eta ordaintzeko jarduerak balioz egiteko.
Laugarrena. 2010eko irailaren 27an eta urriaren 10ean, hurrenez hurren Burgeluko alkateak eta Alegría-Dulantziko alkateak bidalitako idazkietan, egokiagotzat jo dute udal bakoitzak kudeatzea diruz lagundutako proiektuetako bana; zehazki, «Diagnóstico de la práctica deportiva de las mujeres de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi» proiektua Alegría-Dulantziko Udalak kudea dezala eta «Diagnóstico del recorrido y vidas de las mujeres en los municipios de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi» proiektua Burgeluko Udalak.
Bosgarrena. Burgeluko alkateak aurkeztutako idazki batean jakinarazi duenez, aldatu egin dute diruz lagundutako jarduerak egiteko laguntza teknikoa emateko ardura izango duen aholkularitza-enpresa. Idazkiak 2010eko urriaren 11ko sarrera-data du Erakunde honen erregistroan.
Aldaketa horrek diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu beharra dakar, aldatu egin baita diruz lagundutako jarduera egiteko aholkularitza-enpresak egindako aurrekontua: 13.920 eurotik 10.440 eurora.
Lehenengoa. 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren 14.d) artikuluarekin bat etorriz, erakunde onuradunen betebeharra da idatziz jakinaraztea diruz lagundutako jardueretan ezer aldatu nahi izanez gero, aldaketak beren-beregi onartu behar baititu Erakundeko Zuzendaritzak.
Bigarrena. Aholkularitza-enpresa aldatzearen ondorioz, diru-laguntza emateko baldintzak aldatu dira. Horrenbestez, 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren 16. artikulua aplikatuz, aldaketa horien ondorioz aldatu eta/edo likidatu egin daiteke diru-laguntza emateko ebazpena, non diru-laguntzaren zenbatekoak doituko diren, hala behar izanez gero.
Hirugarrena. 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren 11. artikulua aplikatuz, diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu diruz laguntzeko jardueretarako udalerri-multzoek aurkeztutako aurrekontuaren % 75. Beraz, aurrekontua 10.440 eurokoa izanik, 7.830 euroko diru-laguntza dagokio.
Laugarrena. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira diru-laguntzak emateko ebazpenetan egindako aldaketak (1/1997 Legegintza Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzekoa).
Adierazitakoagatik, hau
Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren babesean Burgelu eta Alegría-Dulantzi udalerri-multzoari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzea. Ebazpen horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateentzako diru-laguntzetarako deia egin zen, 2010 urtean emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasun-planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko (2009ko abenduaren 30eko EHAA, 250 zk.). Diru-laguntza, bestalde, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen 2010eko ekainaren 28ko Ebazpenaren I. eranskinean aipatu zen (EHAA, 2010eko uztailaren 28koa, 144 zk.).
Diru-laguntzen zenbatekoak:
Burgelu eta Alegría-Dulantziko udalerri-multzoa. Jarduera: «Diagnóstico de la práctica deportiva de las mujeres de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi». Diru-laguntzaren zenbatekoa: 7.830 euro.
Burgelu eta Alegría-Dulantziko udalerri-multzoa. Jarduera: «Diagnóstico del recorrido y vidas de las mujeres en los municipios de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi». Diru-laguntzaren zenbatekoa: 7.830 euro.
Bigarrena. «Diagnóstico de la práctica deportiva de las mujeres de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi» jarduera kudeatzeko ardura duen udalerria aldatzeko eskabidea onartzea. Jarduera hori diruz lagundu zen Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren babesean (2010 urtean emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateentzako diru-laguntzak arautu eta deitzeko Ebazpena).
Ondorioz, diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko jarduerak honela egingo dira:
Proiektua: «Diagnóstico de la práctica deportiva de las mujeres de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi»: Alegría-Dulantziko Udalak egingo ditu.
Proiektua: «Diagnóstico del recorrido y vidas de las mujeres en los municipios de Elburgo-Burgelu y Alegría-Dulantzi»: Burgeluko Udalak egingo ditu.
Hirugarrena. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez, ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Jakinarazten zaio ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela eta horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46.1 eta 46.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 2a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


