Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6377
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduak gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen deialdia egin zuen 2010erako, eta bere 2. artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra ehun mila (100.000) eurotan finkatu zuen.

  2. Halaber, agindu horren xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

    1. artikuluan ezartzen den osoko diru-zenbatekoa aldatu ahal izango da, jasotzen diren eskabide kopurua kontuan hartuta eta Kultura Sailaren beste programa batzuetan agortu gabeko aurrekontu diru-atalen erabilgarritasunaren arabera, eta betiere beraien ebazpenaren aurretik. Hau horrela egiten bada, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez jakinaraziko da.

  3. 2010eko irailaren 30ean deitutako diru-laguntzen eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da jasotako eskabide eta dirulaguntza-kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela ezarrita zegoen diru-kopurua gehitzea.

  4. Une honetan aurrekontu-disponibilitatea badago,

    Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen deialdia egiten duen 2010eko uztailaren 28ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa berrogeita hamar mila (50.000) eurotan gehitzea.

Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua ehun eta berrogei eta hamar mila (150.000) eurotan finkatzen da.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen hau hartzen denetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 2a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.