Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 3koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Lisbeth Núñez Andia lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko dei - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 3koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Lisbeth Núñez Andia lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko dei

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 7
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/03
  • Argitaratze-data: 2011/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat, Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuari 15.910,37 euroko laguntza eman zitzaion, Lisbeth Núñez Andia lankide boluntarioari beka emateko, entitate hori Perun burutzen ari zen proiektuan parte har zezan. Ondoren, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko abenduaren 31ko Ebazpenean, aipatu laguntza luzatzea onartu zen eta emandako diru-laguntza 31.370,74 euro izatera pasatu zen.

Bekadunak, hala ere, 2010eko urriaren 26an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.

Lankide boluntarioa 223 egunez baliatu denez luzapenaz, uko-egitea 6.014,72 eurokoa izango da. Eta beraz, luzapenaren 2. ordainketa 169,43 eurokoa izango da.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztutako proiektuan egin beharreko jarduerari zati batez uko egiteko, Lisbeth Núñez Andia lankide boluntarioak aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. 6.014,72 eurori uko egiten zaio, eta beraz, luzapenaren bigarren ordainketa 169,43 eurokoa izango da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 3a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik