Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 3koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Montserrat Buxán Bran lankideak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 3koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Montserrat Buxán Bran lankideak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 8
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/03
  • Argitaratze-data: 2011/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetzarako zuzendariak agindua eman zuen 2009ko urriaren 23an, zeinen bidez onartzen baitziren Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko ziren. Laguntza horietako bat, 15.450 eurokoa, Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuari eman zitzaion. Laguntza horrekin, Montserrat Buxán Bran lankide boluntarioari beka eman zitzaion, institutu hori Nikaraguan burutzen ari zen proiektu baten parte hartzeko.

Bekadunak, hala ere, 2010eko urriaren 26an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Lankide boluntarioak 285 egunez jaso du onartutako laguntza. Hori dela eta, 3.287,67 eurori uko egiten zaio. Beraz, entitate onuradunak 3.287,67 euro itzuli beharko ditu.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztutako proiektu batean jardun behar zuen Montserrat Buxán Bran lankideak diru-laguntzaren zati bati uko egitea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan zegoen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko zen. 3.287,67 eurori uko egiten zaio. Beraz, erakunde onuradunak 3.287,67 euro itzuli beharko ditu.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 3a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik