Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 4koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2010 Saria esleitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 4koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2010 Saria esleitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5587
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/04
  • Argitaratze-data: 2010/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Euskal Gizartearen Egoera» Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 2010eko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Dekretu horretako 5. artikuluan aurreikusitako eta 2010eko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2010eko azaroaren 3an izandako bileran.

Horren ondorioz, eta sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

Lehenengoa. 2010eko deialdiari dagokion «Euskal Gizartearen Egoera» Saria, Elsa Santamaría López andreak burututako honako lan honi esleitzea: «Trayectorias laborales en los márgenes del empleo: experiencias de precariedad en los procesos de construcción identitaria».

Bigarrena. Akzesita Karmele Artxetxe Sanchez andreak burututako lan honi esleitzea: «Euskararen aurrerabidea zientzia eta goi mailako esparruan. Azterketa bibliometrikoa».

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 4a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik