- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 5ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2010-2011 ikasturtean ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko bideratutako zenbatekoa gehitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 5ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2010-2011 ikasturtean ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko bideratutako zenbatekoa gehitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5974
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/05
- Argitaratze-data: 2010/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, diru-laguntzak deitu ziren, ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egiteko, 2010-2011 ikasturtean zehar.
Hezkuntza Sailak diru-laguntza horietarako emandako zenbateko osoa berrikusi ondoren, zenbateko hori handitu behar dela egiaztatzen da, eskaera kopurua kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan jasotzen baita zenbateko globala aldatzeko aukera, kreditu-loturen araubidearen edo indarreko legeriaren arabera egindako aurrekontu-aldaketen arabera. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez eman behar da gorabehera horren berri.
Gauzak horrela, ebazpen honen bidez, 2010-2011 ikasturtean programa honen diru-laguntzetarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erreserbatuta zuen zenbatekoaren guztizkoa handitzen da.
Aurrekoarengatik, hau
Gehitzea, 149.195 euroko zenbateko batean, ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak 2010-2011 ikasturtean egiteko diru-laguntzetarako bideratutako zenbatekoa, 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren 1.2 atalean agertzen dena.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 5a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


