- 2756/2010 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2756/2010 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6054
- Xedapen-zk.: 2756
- Xedapen-data: 2010/11/05
- Argitaratze-data: 2010/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAren 232. zenbakian argitaratua).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 1474/2009 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA 99. zk., 2009ko maiatzaren 27koa).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 14ko 285/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,
Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22 atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
15254874 Arruabarrena Oyarbide, Amaia Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
32822768 Sánchez Abuin, Javier Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
44680967 De la Fuente Sánchez, Natalia Galdakaoko Ospitalea Galdakao-Usansoloko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao-Usansolo
44978679 Salazar Agorria, Aitziber Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
44979783 Gómez Vivanco, Roberto Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
15254874 Arruabarrena Oyarbide, Amaia 21,3000 15,7500 17,0000 54,0500 97,5000 151,5500 L
32822768 Sánchez Abuin, Javier 25,2000 19,9000 0,0000 45,1000 96,5000 141,6000 L
44680967 De la Fuente Sánchez, Natalia 13,5000 20,0000 8,5000 42,0000 95,5000 137,5000 L
44978679 Salazar Agorria, Aitziber 0,0000 20,0000 8,5000 28,5000 94,5000 123,0000 L
44979783 Gómez Vivanco, Roberto 3,3000 13,2197 17,0000 33,5197 74,5000 108,0197 L
76872627 González Martínez, Patricia 6,6000 7,8595 0,0000 14,4595 82,5000 96,9595 L
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado
15388885 Viviens Redondo, Belén Ez du eskatutako titulazioa
No cumple titulación exigida


