Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 8koa, Garraioetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntzetarako deia egiten zuen 2010eko uztailaren 30eko Aginduan guztira ezarritako gehieneko diru kopurua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 8koa, Garraioetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntzetarako deia egiten zuen 2010eko uztailaren 30eko Aginduan guztira ezarritako gehieneko diru kopurua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5884
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/08
  • Argitaratze-data: 2010/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

  1. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Agindu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntza-programa bat sortu zen, eta Aginduaren 1.2 artikuluan ehun mila (100.000) euro ezarri ziren laguntza horiek finantzatzeko.

  2. Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 8an itxi zen, eta eskabideak erregistratu eta kuantifikatzeari ekin zitzaion. Bada, teknologia berriak ezartzeko zenbateko laguntza eskatu den ikusita, komeni da laguntza horietarako diru kopuru handiagoa bideratzea.

  1. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluak honela dio:

    Baliteke, eskatutako laguntzen zenbatekoaren arabera, diru kopuru hori handitzea aurrerago; baina egitekotan diru-laguntzak esleitzeko prozedura amaitu aurretik egin beharko da, eta ezinbestekoa izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren beste programa batzuetan gauzatutakoen ondorioz, kreditu lotetsietan dirua erabiltzeko moduan izatea edo aurrekontuetan aldaketak onartzea. Halakorik izanez gero, Garraioetako zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri.

  2. Horiek horrela, 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aurrekontuetan dirua erabiltzeko moduan dagoenez,

Lehenengoa. Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntzetarako deia egiten duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduan guztira ezarritako diru kopuruari beste berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) euro gehitzea.

Beraz, 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluan adierazitako gehieneko diru kopurua hirurehun eta laurogeita hamar mila (390.000) euro izango da.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena. Ebazpen honek onartu egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a.

Garraioetako zuzendaria,

MIKEL DÍEZ SARASOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.