- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 8koa, Garraioetako zuzendariarena, salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntzetarako deia egiten zuen 2010eko uztailaren 30eko Aginduan guztira ezarritako gehieneko diru kopurua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 8koa, Garraioetako zuzendariarena, salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntzetarako deia egiten zuen 2010eko uztailaren 30eko Aginduan guztira ezarritako gehieneko diru kopurua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5934
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/08
- Argitaratze-data: 2010/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Agindu bidez, salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntza-programa bat sortu zen, eta Aginduaren 1.2 artikuluan ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro ezarri ziren laguntza horiek finantzatzeko.
Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 8an itxi zen, eta eskabideak erregistratu eta kuantifikatzeari ekin zitzaion. Bada, garraio konbinatua sustatzeko zenbateko laguntza eskatu den ikusita, komeni da laguntza horietarako diru kopuru handiagoa bideratzea.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluak honela dio:
Baliteke, eskatutako laguntzen zenbatekoaren arabera, diru kopuru hori handitzea aurrerago; baina egitekotan diru-laguntzak esleitzeko prozedura amaitu aurretik egin beharko da, eta ezinbestekoa izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren beste programa batzuetan gauzatutakoen ondorioz, kreditu lotetsietan dirua erabiltzeko moduan izatea edo aurrekontuetan aldaketak onartzea. Halakorik izanez gero, Garraioetako zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri.
Horiek horrela, 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aurrekontuetan dirua erabiltzeko moduan dagoenez,
Lehenengoa. Salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntzetarako deia egiten duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduan guztira ezarritako diru kopuruari beste hirurogei mila (60.000) euro gehitzea.
Beraz, 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluan adierazitako gehieneko diru kopurua berrehun eta hamar mila (210.000) euro izango da.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Ebazpen honek onartu egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a.
Garraioetako zuzendaria,
MIKEL DÍEZ SARASOLA.


