Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 8koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, 2010eko ekitaldian turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko jarritako baliabideak gehitu egin direla jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 8koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, 2010eko ekitaldian turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko jarritako baliabideak gehitu egin direla jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6374
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/08
  • Argitaratze-data: 2010/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko maiatzaren 17ko Aginduaren bitartez (EHAAren 103. zk., 2006ko ekainaren 1ekoa) 2008ko otsailaren 25eko Aginduaz eta 2010eko otsailaren 4ko Aginduaz aldatua, turismo sustatu eta merkaturatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren laguntzen markoa finkatzen da.

Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia egin zuen Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenaren 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egoki iritzi zaio 2010eko ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horregatik, 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuz, honako hau

Lehenengoa. 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenean 2010eko ekitaldirako aurreikusi diren baliabide ekonomikoak 1.922.480 eurora arte handitzea; betiere, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuen aurrekontuan erabilgarri dauden kopuruen arabera. Ebazpen horren bidez, bestalde, turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko programan jasotako laguntzak emateko deialdia argitaratu zen.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.