- 2770/2010 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Gómez Santos andrea Bidasoako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena, berak hala eskatuta. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2770/2010 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Gómez Santos andrea Bidasoako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena, berak hala eskatuta.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6097
- Xedapen-zk.: 2770
- Xedapen-data: 2010/11/08
- Argitaratze-data: 2010/12/14
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3893/2009 Ebazpenaren bidez, Begoña Gómez Santos andrea Bidasoa Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Begoña Gómez Santos andrea Bidasoako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko azaroaren 8tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Bidasoa Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


