- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2010eko irailaren 8ko Kultura sailburuaren Aginduaren babesean aurkez daitezen laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio-batzordea osatuko duten kideen izendapena publiko egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2010eko irailaren 8ko Kultura sailburuaren Aginduaren babesean aurkez daitezen laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio-batzordea osatuko duten kideen izendapena publiko egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5778
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen irailaren 30eko 164/2008 Dekretuaren 8. artikuluak (uztailaren 13ko 200/2010 Dekretuak aldarazia) honako hau dio: «urtean urteko laguntza-deialdira bil daitezen eskaerak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat osatuko dela, zeina, lehenengo bilera egin aurretik, osatzen duten kideen izendapena jendaurrean jakinaraziko baita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bitartez».
Batzordearen osaera publiko egite horren xedea da interesdun entitate orok Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan jasotako eskubideak erabili ahal izatea.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kultutako sailburuaren 2010eko irailaren 8ko Aginduaren araberako diru-laguntza eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzordearen osaera argitara ematea. Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 8ko Aginduaren bitartez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzetarako 2010. urterakoetarako deialdia egiten da (2010eko irailaren 29ko EHAAn, 188. zenbakikoan, argitaratutako hutsen zuzenketa).
Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Presidentea: Iñigo Cortázar Ibáñez, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria.
Batzordekideak:
Titularrak:
1. Encarnación Echazarra Huguet, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria.
2. José Ignacio Pariente de Prada, Justizia eta Herri Administrazioa Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria.
3. Miguel Toral López, Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Ordezkoak:
1. Marta Iglesias Barrio, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak izendatutako teknikaria.
2. Itziar Lizeaga Romero, Justizia eta Herri Administrazioa Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak izendatutako teknikaria.
3. Arturo García Fiel, Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatutako teknikaria.
Idazkaria: Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariak izendatutako teknikaria:
Titularra: Carlos Aiestaran Álvarez.
Ordezkoa: José Antonio Cayero Bilbao.
Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 9a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑIGO CORTÁZAR IBÁÑEZ.


