- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa,Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2010eko ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru laguntzak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman eta ordaintz - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa,Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2010eko ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru laguntzak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman eta ordaintz
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5821
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2010eko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (45. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.
Agindu horren Lehenengo Xedapen Gehigarriak Finantzaketa eta aurrekontuen egozpena honela dio: «Ordainketak aurreratu eta publizitatearen printzipioa bete ahal izateko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».
2010eko martxoaren 3ko Aginduaren Bigarren Xedapen Gehigarriak 2010eko ekitaldirako Aurrekontuko Zuzkidura honela dio: «Agindu honetako lehenengo Xedapen Gehiarriaren lehenengo paragrafoan ezarritakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 230.000 euro jarri dira 2010eko ekitaldian laguntza hauek ordaintzeko».
Nolanahi ere, aurrekontu-ekitaldi batean egiten diren eskabideei ezin bazaie erantzun ekitaldi horretako aurrekontu-kredituen bidez, adierazitako xedapen gehigarriak aurreikusten du badagoela aukera zenbateko hori aldatzeko, betiere, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta.
2010eko abuztuaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (155.zk) argitaratu zen Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko uztailaren 19ko Ebazpena. Ebazpen horretan ezagutarazten da 2010eko ekitaldirako kredituak ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko gehikuntza duela; hain zuzen, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei diru-laguntzak eman eta ordaintzeko prozedura ezarri duen Herrizaingo Sailaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.1.c artikuluak ezartzen du Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari dagokiola genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei laguntzak eman eta ordaintzeko izapideak egitea eta ebaztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Gaur egun, batetik, aurkeztu arren ukatuak izan diren laguntza-eskabideen kopurua, eta bestetik, onuradun posibleen beharrak ikusita, beharrezkoa da helburu horretarako zuzendutako aurrekontu-zuzkidura 2010eko ekitaldian zehar bigarren aldiz handitzea.
Era horretan, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan xedatutakoa betez, 2010eko martxoaren 3ko Aginduaren Lehenengo Xedapen Gehigarrian adierazten den habilitazioa kontuan hartuta eta erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera, premiazkoa da aurrekontua handitzea, zehazki, hirurogeita hamabost mila (75.000) euro gehitzea.
Ondorioz, hau
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoak emateko dagoen aurrekontuari hirurogeita hamabost mila (75.000) euro gehitu zaizkiola jakinaraztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Eta horretarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 9a.
Genero Indarkeriaren Biktimei
Laguntzeko zuzendaria,
MARIOLA SERRANO ARGÜESO.


