Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, baimena ematen da unibertsitateko ikasleentzako bekak ¿2010-2011 ikasturteko Erasmus programari eta unibertsitate-mugikortasuna sustatzen duten nazioarteko beste programa batzuei dagozkienak¿ finantzatzeko guztizko diru-kopurua handitzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, baimena ematen da unibertsitateko ikasleentzako bekak ¿2010-2011 ikasturteko Erasmus programari eta unibertsitate-mugikortasuna sustatzen duten nazioarteko beste programa batzuei dagozkienak¿ finantzatzeko guztizko diru-kopurua handitzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 59
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/10
  • Argitaratze-data: 2011/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko maiatzaren 11ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010eko ekainaren 9ko EHAAn argitaratu zen. Agindu horren bidez, 2010-2011 ikasturterako beketarako deia egin zitzaien unibertsitateko ikasleei, Erasmus programan eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate-programa batzuetan parte hartzekoak zirenei. Agindu horren 2. artikuluan, guztira diru-laguntzetan 1.071.200 euro emango zirela xedatu zen. Artikulu horretan jasotakoaren arabera, alabaina, zenbateko hori handitu daiteke, baldin eta emateko proposatu diren eskabideek horretara behartzen badute. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango da.

2010-2011 ikasturteko bekak emateko prozesua amaiturik, 1.102.800 euro izan dira mintzagai dugun deialdiaren guztizko zenbatekoa. Zenbateko horrek 31.600 eurotan gainditu du deialdian nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko 2010erako aurrekontuetan esleitutako zenbatekoa.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Baimena ematea 2010-2011 ikasturterako nazioarteko unibertsitate-mugikortasunerako beken deialdiko guztizko diru-kopurua 31.600 eurotan handitzeko. Hortaz, 1.071.200 euroko guztizko zenbateko hori 1.102.800 eurokoa izango da orain.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.