Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerlanak edo ekintza pilotuak egiteko 2009ko diru-laguntzen deialdiaren babesean Eteo Koop. S. Mondragon Unibertsitateari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzeko dena (proiektua: «Barreras y oportunidades de mujeres y hombres en el acceso a los órganos de gobierno de las cooperativas»). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerlanak edo ekintza pilotuak egiteko 2009ko diru-laguntzen deialdiaren babesean Eteo Koop. S. Mondragon Unibertsitateari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzeko dena (proiektua: «Barreras y oportunidades de mujeres y hombres en el acceso a los órganos de gobierno de las cooperativas»).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6203
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/11
  • Argitaratze-data: 2010/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp.: 15/2009 PRO

Ikusi dugu Eteo Koop. S. Mondragon Unibertsitateari buruzko espedientea. Erakunde horri egun MU Enpresagintza Koop. S. deitua diru-laguntza bat eman zitzaion argitalpen-proiektuak, ikerlanak edo ekintza pilotuak egiteko 2009ko deialdiaren babesean, «Barreras y oportunidades de mujeres y hombres en el acceso a los órganos de gobierno de las cooperativas» proiektua egiteko.

Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerlanak edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen deialdia arautu zen 2009rako (2008ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.).

Bigarrena. Eskabideak aurkeztu ondoren eta Hautaketa Batzordeak horiek aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena eman zuen 2009ko apirilaren 30ean (2009ko ekainaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 104. zk.). Ebazpen horren I. eranskinean 15.197,20 euroko (hamabost mila ehun eta laurogeita hamazazpi euro eta hogei zentimo) diru-laguntza eman zitzaion Eteo Koop. S. Mondragon Unibertsitateari, «Barreras y oportunidades de mujeres y hombres en el acceso a los órganos de gobierno de las cooperativas» proiektua egiteko.

Hirugarrena. 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntzaren % 50 (7.598,10 euro) laguntza onartu ondoren ordaindu zen, eta gainerako % 50 diruz lagundutako jardueretan izandako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko zen. Horretarako, artikulu horretan aipatzen den diru-laguntza zertan erabili den justifikatzeko agiriak aurkeztu beharra zegoen 2010eko otsailaren 28a baino lehen.

Erakunde onuradunak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzerakoan, diruz lagundutako ikerketa-proiektuaren aurrekontuak gainditu egiten du hasieran Erakundeak onartutakoa. Hori justifikatzeko eskaerari erantzunez, erakundeak azken aurrekontua aurkeztu zuen, 35.443,08 eurokoa (hogeita hamabost mila laurehun eta berrogeita hiru euro eta zortzi zentimo).

Lehenengoa. Diruz lagundutako proiektua aldatzen bada, diru-laguntza emateko baldintzak ere aldatu egiten direla ulertu behar da. Beraz, 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 18. artikuluaren arabera, aldaketa horiek gertatuz gero eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk diru-laguntzak eta laguntzak emanez gero, aldatu eta/edo likidatu egin daiteke diru-laguntza emateko ebazpena, non diru-zenbatekoak doituko diren, behar izanez gero.

Bigarrena. 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 13. artikuluarekin bat etorriz, diru-laguntza hau bateragarria da edozein erakunde publikok edo pribatuk xede bererako ematen dituenekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntza.

Bigarren ordainketa egiteko erakundeak aurkeztutako dokumentazioan jartzen duenez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diruz lagundutako proiekturako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk jaso dira, zehazki, Industria Sailak emandako laguntza bat, 9.562,84 eurokoa, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak emandakoa, 18.515 eurokoa; guztira 28.077,84 euro jaso dira. Horrenbestez, diru-laguntza emateko hasierako ebazpena aldatu egin behar da, zenbatekoak berriz doitzeko.

Hirugarrena. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira diru-laguntzak emateko ebazpenean egindako aldaketak (1/1997 Legegintza Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzekoa).

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren xedapenak ikusi ondoren, hau

Lehenengoa. Eteo Koop. S. Mondragon Unibertsitateari egun MU Enpresagintza Koop. S. «Barreras y oportunidades de mujeres y hombres en el acceso a los órganos de gobierno de las cooperativas» proiekturako emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzea. Diru-laguntza Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren babesean eman zitzaion (emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerlanak edo ekintza pilotuak egiteko 2009ko diru-laguntzen deialdia arautzeko ebazpena; 2008ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.), eta 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren I. eranskinean aipatzen da.

Kontuan hartuta diruz lagundutako proiektuaren azken aurrekontua (35.443,08 euro) eta jasotako gainerako diru-laguntzak (guztira 28.077,84 euro), gainfinantzaketarik egon ezin denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak erakunde onuradunari eman beharreko diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa zazpi mila hirurehun eta hirurogeita bost euro eta hogeita lau zentimokoa (7.365,24) da.

Bigarrena. Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa aldatu denez eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 7.598,60 euro ordaindu dituenez, erakunde onuradunari Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusira berrehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita hamasei zentimo (233,36) itzultzeko betebeharra ezartzen zaio, eta hasieran ezarritako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50 jasotzeko eskubidea galdu duela adierazten da.

Diru-zenbatekoa, 233,36 euro, hil biko epean itzuli behar da, ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera.

Hirugarrena. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez, ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Jakinarazten zaio ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela eta horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46.1 eta 46.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 11.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.