- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 12koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez ebazten da uraren gaian ingurumenaren arlorako prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren babesean egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 12koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez ebazten da uraren gaian ingurumenaren arlorako prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren babesean egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 6217
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/12
- Argitaratze-data: 2010/12/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ingurumena; Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Aurkeztu diren espedienteak aztertu dira, aipatutako 2010eko otsailaren 25eko Ebazpen horren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ebazpen horren 8. artikuluari jarraiki, ebazpenak araututako diru-laguntza horiek lehiaketa bidez esleitu behar dira, hala ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoak bere 51.4 artikuluan.
Laguntzak arautzen dituen ebazpenaren 9. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak diru-laguntzetarako eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, ebazpenaren 10. artikuluan finkatutako irizpideei jarraiki, eta ebazpen-proposamena aurkeztu dit gero. Proposamen horretan, diruz lagundu daitezkeen jarduerak zehaztu dira, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.
Kontuan izan dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; 2010eko otsailaren 25eko Ebazpena, eta orokorrean zein berariaz aplikatu behar diren gainerako arauak.
Kontuan izan da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2010eko irailaren 22ko Ebazpena. Horren bidez erabakitzen da uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko aurrekontuari hogeita hamar mila (30.000) euro gehitzea, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren babesean.
Uraren Euskal Agentziako sailburuorde naizen honek, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren 11. artikuluak emandako eskumena erabiliz, honakoa
Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta dauden diru-laguntzak ematea, bertan adierazitako jardueretarako eta bertan zehaztutako zenbatekoekin.
Diru-laguntza jaso duten jarduerak 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenak ezarritakora egokituko dira, eta ordainketak ebazpen horren 15. artikuluak ezartzen duen bezala egingo dira.
II. eranskinean agertzen diren jarduerei diru-laguntzarik ez ematea, agortu baita diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua (2010eko irailaren 8ko Ebazpena).
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabete bateko epean, berau jakinarazten denetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean.
Ebazpen hau erakunde interesdun bakoitzari jakinaraztea.
Diruz lagundutako ekintzak 2010ean hasiko dira, eta aurkeztutako gauzatze-programan ezarritakoaren arabera garatuko dira. Nolanahi ere, ekintzak ebazpen hau argitaratzen den egunetik urtea bete baino lehen amaitu beharko dira.
Laguntzak eman ziren xederako erabili direla frogatzeko, ondoko agiri hauek aurkeztuko zaizkio Uraren EAEko Agentziari:
Gauzatutako jardueren justifikazio-memoria; bertan, proiektua betetzeari eta horren gauzatze-mailari buruzko informazioa bilduko da.
Ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak. Agiri originalak edo fotokopia konpultsatuak bakarrik onartuko dira. Fakturak guztiek 2010-2011n egindakoak izan beharko dute, balio dezaten.
Lan-kontratudun langileen gastuak egiaztatzeko, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazio ofizialeko zerrenden araberako soldata-ordainagiriak.
Ezin da eduki justifikatzeke edo itzultzeke Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek emandako lehenagoko diru-laguntzarik.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 12a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑAKI URRIZALQUI OROZ.
Diru-laguntzak, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren arabera emandakoak.
Subvenciones concedidas de conformidad con la Resolución de 25 de febrero de 2010.
Onuraduna
Beneficiario Diruz lagundutako ekintza
Acción subvencionada Aurrekontua
Presupuesto Diruz lagundutako ehunekoa
Porcentaje subvencionado Emandako diru-laguntza
Subvención concedida
Hondarribiko Udala
Ayuntamiento de Hondarribia Hondarribiko aste berdean eskola komunitateari zuzendutako urari buruzko sentsibilizazio ekintzak burutzea.
Realización de actividades para la comunidad escolar de sensibilización sobre el agua en la semana verde de Hondarribia. 4.635,89 % 50 2.317,95
Andoaingo Udala
Ayuntamiento de Andoain Leitzaran bisitarien etxean mundu mailako uraren eguna.
Día mundial del agua en la casa de visitantes de Leitzaren. 3.842,53 % 75 2.881,90
Txingudiko Zerbitzuak
Servicios de Txingudi Uraren ziklo integralaren instalazioetara bisita gidatuak egiteko zerbitzua, Txingudin.
Servicio de visitas guiadas a las instalaciones del ciclo integral del agua en Txingudi. 2.910,00 % 35 1.018,50
Txingudiko Zerbitzuak
Servicios de Txingudi Uraren inguruko bi errealitate Umeen Gabonetako Fikobako Parkean.
Fikobako Dos realidades en torno al agua en el PIN de Ficoba. 16.325,00 % 35 5.713,75
Aranzadi Zientzia Elkartea
Sociedad de Ciencias Aranzadi Burruntziak: Uraren hegalak.
Libélulas: Las alas del agua. 21.267,25 % 50 10.633,63
Kuartangoko Udala
Ayuntamiento de Kuartango Zatoz, ezagutu Baias ibaia.
Ven, conoce el Río Bayas. 14.790,00 % 50 7.395,00
Diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu delako 2010eko urriaren 18ko Ebazpenaren arabera eman ez diren diru-laguntzak.
Subvenciones no concedidas, debido a que se ha producido el agotamiento del crédito presupuestario consignado al efecto, de conformidad con la Resolución de 18 de octubre de 2010.
Erakundea
Entidad Jarduera
Actividad
Andoaingo Udala
Ayuntamiento de Andoain Leitzaran bisitarien etxean ikastaldeetarako antolatzen diren sentsibilizazio eta formazio ekimenak.
Iniciativas sobre sensibilización y formación que se organizan en el centro de visitantes de Letizaran para grupos de estudiantes.
Txingudiko Zerbitzuak
Servicios de Txingudi Txingudiko iturriko uraren kalitateaz Baiona-Donostian zabalkundea egiteko ekimena.
Iniciativa para la divulgación de la calidad del agua corriente en Txingudi en la B/SS.
Txingudiko Zerbitzuak
Servicios de Txingudi Bisita gidatuetarako material didaktikoa inprimatzea.
Impresión de material didáctico para las visitas guiadas.
Txingudiko Zerbitzuak
Servicios de Txingudi Txingudiko ostalaritzan iturriko ura kontsumitzearen aldeko sentsibilizazio-kanpaina.
Campaña de sensibilización a favor del consumo del agua corriente en la hostelería de Txingudi.
Asociación Española del Paisaje Ibaietako bioingeniaritzaren ikastaroa.
Curso de bioingeniería en ámbito fluvial.
Asociación Española del Paisaje Bioingeniaritzako egitasmoen ikastaro aurreratua.
Curso avanzado de proyectos de bioingeniería.


