Euskadi.eus
  • 2796/2010 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko eta barne-sustapeneko destino hutsak esleitzen, Urologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2796/2010 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko eta barne-sustapeneko destino hutsak esleitzen, Urologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6172
  • Xedapen-zk.: 2796
  • Xedapen-data: 2010/11/12
  • Argitaratze-data: 2010/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232 zk. argitaratua).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Urologiako Fakultatibo Espezialista Medikoaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori 2009ko urtarrilaren 14ko EHAAn argitaratu zen (9. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 14ko 291/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Urologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Urologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

16036910 Ullate Jaime, Vicente San Eloy Ospitalea

Hospital San Eloy San Eloy Ospitalea

Hospital San Eloy 2

30598436 Padilla Nieva, Jesús Txagorritxu Ospitalea

Hospital Txagorritxu Txagorritxu Ospitalea

Hospital Txagorritxu 2

44155253 Oyarzabal Pérez, Igor Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro 2

30637004 Crespo Atin, Víctor Gurutzetako Ospitalea

Hospital Cruces Gurutzetako Ospitalea

Hospital Cruces 2

72466841 Villafruela Mateos, Ainara Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2

16255705 Arciniega García, Jesús Maria Basurtuko Ospitalea

Hospital Basurto Basurtuko Ospitalea

Hospital Basurto 2

14250539 Maraña Fernández, M.ª Teresa de Jesús Santiago Ospitalea

Hospital Santiago Santiago Ospitalea

Hospital Santiago 2

04603157 Saiz Sansi, Abel Santiago Ospitalea

Hospital Santiago Santiago Ospitalea

Hospital Santiago 2

44129219 Azurmendi Arin, Igor Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa Bidasoako Ospitalea

Hospital Bisasoa 2

16036910 Ullate Jaime, Vicente 41,1000 19,0845 0,0000 60,1845 97,5000 157,6845 L

30598436 Padilla Nieva, Jesús 27,9000 20,0000 0,0000 47,9000 94,2000 142,1000 L

44155253 Oyarzabal Pérez, Igor 2,1000 18,4150 17,0000 37,5150 95,2000 132,7150 L

30637004 Crespo Atin, Víctor 23,4000 17,4678 0,0000 40,8678 90,1000 130,9678 L

72466841 Villafruela Mateos, Ainara 5,7000 15,1850 17,0000 37,8850 91,5000 129,3850 L

16255705 Arciniega García, Jesús Maria 25,5000 0,2000 0,0000 25,7000 89,3000 115,0000 L

14250539 Maraña Fernández, M.ª Teresa de Jesús 42,7500 1,1750 0,0000 43,9250 62,5000 106,4250 L

04603157 Saiz Sansi, Abel 0,9000 17,7236 0,0000 18,6236 76,6000 95,2236 L

44129219 Azurmendi Arin, Igor 2,1000 7,5450 17,0000 26,6450 67,2000 93,8450 L

L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua/Libre discapacitado

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik