Euskadi.eus
  • 2811/2010 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako informatikariaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2811/2010 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako informatikariaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6173
  • Xedapen-zk.: 2811
  • Xedapen-data: 2010/11/16
  • Argitaratze-data: 2010/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4391/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako informatikariaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA, 13. zk., 2009ko urtarrilaren 20koa).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 14koa 534/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako informatikariaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako informatikariaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

72247402 Totoricaguena Arana, Pedro Maria Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

30593798 García Duque, José Alberto Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3 2005-06-01

Organizacion Central Organización Central - Álava 01-06-2005

16062421 Iratzagorria Garai, Aritza Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

30654918 Larrakoetxea Intxaurbe, Aritz Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

20223024 González López, Nicolás Francisco Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

30632083 Aranguren Uriarte, Nerea Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

11921309 Oriza Bernal, Rosa Maria Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

44674595 Carneiro Díaz, Manuel Vicente Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organizacion Central Organización Central - Álava

72247402 Totoricaguena Arana, Pedro Maria 50,0000 4,2000 0,0000 54,2000 78,5000 132,7000 L

30593798 García Duque, José Alberto 8,4000 9,4435 25,5000 43,3435 64,0000 107,3435 L

16062421 Iratzagorria Garai, Aritza 0,6000 2,0500 25,5000 28,1500 67,0000 95,1500 L

30654918 Larrakoetxea Intxaurbe, Aritz 0,6000 3,0500 17,0000 20,6500 71,5000 92,1500 L

20223024 González López, Nicolás Francisco 0,3000 2,8182 0,0000 3,1182 77,0000 80,1182 L

30632083 Aranguren Uriarte, Nerea 0,0000 7,4839 8,5000 15,9839 59,0000 74,9839 L

11921309 Oriza Bernal, Rosa Maria 3,3000 4,0808 0,0000 7,3808 65,5000 72,8808 L

44674595 Carneiro Díaz, Manuel Vicente 0,3000 4,8102 0,0000 5,1102 63,5000 68,6102 L

L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua/Libre discapacitado

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik