Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 18koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Honen bidez, 2011. urtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 18koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Honen bidez, 2011. urtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6210
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/18
  • Argitaratze-data: 2010/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko modua zuen 2008ko apirilaren 13ko Aginduak. Agindu horren 2.1 artikuluak ezartzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gutxienez, urtean behin deituko ditu heziketa-zikloetan sartzeko probak.

Hori dela eta, hau:

Lanbide Heziketako goi-mailako eta erdi mailako heziketa-zikloetan 2011. urtean sartzeko probak egiteko deia egiten da. Izan ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako sarbidea arautzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 13an eman zuen Aginduaren 2.1 artikuluan aipatzen dira proba horiek.

  1. Proba egiteko, izangaiek 2011ko otsailaren 21etik martxoaren 2ra bitartean eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxeren batean, horretarako Hezkuntza Sailak diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez. Matrikula egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzaldiko Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren prezio eta tasa publikoei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duenean) aurreikusitako moduan egin ahal izango da ordainketa, eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartez. Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2011ko martxoaren 4a izango da.

  2. Proba emateko izena ematen denean, salbuespenak eskatuko dira, halakorik eskatu behar bada, eta horien gaineko dokumentazioa aurkeztuko da. Era berean, izangaiek adierazi beharko dute zein lurralde aukeratzen duten ziurtagiriak jasotzeko eta espedientea artxibatzeko.

  3. Izena emateko aldia amaitu eta bi eguneko epearen barruan, izena eman duten ikasleen sarrera-probari buruzko agiriak helaraziko dizkio ikastetxeak Lanbide Heziketako lurralde-unitateari.

  4. Izen-emateak jaso dituen ikastetxeak eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek informazioa emango diete interesatuei: heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak, salbuespen-eskaerak, eskaerak egiteko egunak, proben edukia eta abar.

2011ko apirilaren 1ean argitaratuko dira salbuespenen gaineko behin-behineko ebazpena eta proba egiteko onartu eta baztertutako lagunen zerrenda, eta argitaratu ere ikastetxe hauetako iragarki-tauletan argitaratuko dira:

Araba: IEFPS Mendizabala GLHBI, Lasarte bidea, z/g, Vitoria-Gasteiz.

Bizkaia: IES Emilio Campuzano BHI, Santos Juanes kalea, 7, Bilbao.

Gipuzkoa: IEFPS Easo GLHBI, Felipe IV ibilbidea, 1.a, Donostia-San Sebastián.

Eta web orri hauetan: www.hezkuntza.net o www.euskadi.net/lanbidez.

Apirilaren 4an eta 5ean salbuespenen eta onartu eta baztertutako lagunen zerrendaren kontrako erreklamazioak jarri ahal izango dira artikulu honetan adierazitako ikastetxeetan. Era berean, salbuespenen behin-behineko zerrendan adierazten den dokumentazioa osatu ahal izango da.

Eta apirilaren 15eko 12:00etan, arestian adierazitako tokietan jarriko dira proba egiteko onartu eta baztertutako lagunen zerrenda eta salbuespenen zerrenda.

2011ko ekainaren 1etik 3ra bitartean (egun biok barne), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Aginduaren xedapen gehigarrietatik bigarrena betetzeko (agindu horren bidez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko modua arautzen da, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko azaroaren 15eko aginduak aldatzen du), dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko proban izena emanda duten ikasleek izena emanda badute erdi mailako zikloren batean edo hasierako lanbide-prestakuntzako programaren batean izena emanda badute, aurkeztutako salbuespenei buruzko dokumentazioa aurkeztu ahal izango dute proban izena emateko epean. 3. artikuluan aipatutako ikastetxeetako idazkaritzan aurkeztuko da dokumentazio hori. Ekainaren 7ko 12:00etan argitaratuko da artikulu honek aipatzen dituen ikasleen zerrenda, hain zuzen ere salbuetsita geratzen diren ikasleena.

  1. Egin beharreko proben egutegia:

    Erdi-Mailako HZ Goi-Mailako HZ Eguna/Ordua

    • Soziolinguistika eta Matematika - Zati komuna - Maiatzaren 16ko 16:00

    • Zientifiko teknikoa - Zati espezifikoa - Ekainaren 8ko 16:00

  2. Proba egiteko tokia:

    Bilbao Exhibition Centre. Zehaztu egin behar da zein pabiloitan. Euskadi ibil. z/g. Ansio. Barakaldo.

  3. artikuluan adierazitako ikastetxeetako idazkaritzek zaindu egin beharko dituzte lurralde bakoitzeko ariketak, kalifikazioak eta ikasleen espedienteak.

    Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak egingo ditu prozesuaren gaineko ikuskaritza- eta aholkularitza-lanak.

Proben emaitzak 2011ko ekainaren 17ko 12:00etan argitaratuko dira ebazpen honen 3. artikuluan adierazitako tokietan. Une horretatik aurrera eta ekainaren 20ko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea irekiko da; erreklamazioak, berriz, ebazpen honetako 3. artikuluan aipatutako idazkaritzetan egingo dira.

Erreklamazioen ebazpena ere aipatutako tokietan jarriko da 20100ko ekainaren 23ko 11:00etan.

Proba guztiak gainditu duten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2011ko ekainaren 17tik aurrera. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 23tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

Sarrera-probatik datozen ikasleei prestakuntza-zikloko plaza guztien % 25 gordeko zaizkie. Plaza horiek guztiak ez badira betetzen probatik datozen ikasleekin, soberan direnak gehitu egingo zaizkie zuzenean sartzen direnei eskainitakoei.

Lehenengoa. Prozedura gaietan Agindu honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik