- 2818/2010 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzen diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2818/2010 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzen diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6174
- Xedapen-zk.: 2818
- Xedapen-data: 2010/11/18
- Argitaratze-data: 2010/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4237/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko osasun diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA, 232. zk., 2008ko abenduaren 3koa).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 20ko 578/2010 ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen barne sustapeneko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, bakoitza bere aldetik, hain zuzen, destinoa Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten osasun diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,
Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzea diplomadunen lanbide taldeko erizainen kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22 atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
22650924 Sisternas Hernández, Delfina Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu 2
15924591 Tilves Loinaz, M. José Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea
Comarca Gipuzkoa - Oeste Gip. Mend. Esk.Beasain (Anb.) - Goizez
Gip. Oeste-Beasain (Amb.) - Mañana 2
30577409 Bengoechea Jayo, Gemma Uribeko Eskualdea
Comarca Uribe Uribeko Esk.Derio (OZ) - Arratsaldez
Uribe-Derio (CS) - Tarde 2 2010-06-01
01-06-2010
44973766 González Gil, Carlos Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea
Comarca Ezkerraldea-enkarterri Ezk.Enk. Esk.Zaballa (Kons.) - Arratsaldez
Ezk.Enk.Zaballa (Cons.) - Tarde 2
30646373 Mugueta Aguinaga, Iranzu Uribeko Eskualdea
Comarca Uribe Uribeko Esk.Erandio (OZ) - Arratsaldez
Uribe-Erandio (CS) - Tarde 2 2008-06-01
01-06-2008
16273931 Ferro Villar, Milagros Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu 2
15931391 Lizaso Dehesa, Beatriz Donostia Ospitalea
Hospital Donostia Donostia Ospitalea
Hospital Donostia 2
15988009 López Domínguez, Lucas Emergentziak
Emergencias Emerg.Emergentzietako Taldea Oñati - Gipuzkoako Koordinazio Zentroa
Emerg.Equipo de Emergencias Oñate - Centro coordinación Gipuzkoa 2
30578863 Urquijo Ibarreche, Margarita Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa
Centro Vasco de Trasfusiones y Tejidos Humanos T.G.E.E.Z. Bizkaia
V.T.T.H. Bizkaia 2
14947341 Recalde Polo, M. Elizabete Bilboko Eskualdea
Comarca Bilbao Bilboko Esk.Gazteleku (OZ) - Arratsaldez
Bilbao-Gazteleku (CS) - Tarde 2
16246106 Saez de Urabain Ruiz de Gauna, Maria José Santiago Ospitalea
Hospital Santiago Santiago Ospitalea
Hospital Santiago 2
22716086 del Bosque González, Julio Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces 2
11908524 Pascual Melendez, Vicente Basurtuko Ospitalea
Hospital Basurto Basurtuko Ospitalea
Hospital Basurto 2
15977362 Barrado Serrano, M. Pilar Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu 2
14914320 Morillo Gallardo, Moisés Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea
Comarca Ezkerraldea-enkarterri Ezk.Enk. Esk.Urban-Barakaldo (OZ) - Arratsaldez
Ezk.Enk.Urban-Barakaldo (CS) - Tarde 2
14597255 Iglesias Fernández, Ana Isabel Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces 2
11924802 Rodríguez Caballero, Emilia San Eloy Ospitalea
Hospital San Eloy San Eloy Ospitalea
Hospital San Eloy 2
22716433 López Gómez, Jesús M Emergentziak
Emergencias Emerg.Helikoptero Ekipamendua - EAE
Emerg.Equipo Helicóptero-CAPV 2
20178045 De los Rios Pérez, Ignacio Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces 2
30570342 Luquin Vicente, M. Rosario Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces Gurutzetako Ospitalea
Hospital Cruces 2
22650924 Sisternas Hernández, Delfina 45,0000 4,5450 0,0000 49,5450 98,0000 147,5450 PI
15924591 Tilves Loinaz, M. José 45,0000 0,0000 0,0000 45,0000 100,0000 145,0000 PI
30577409 Bengoechea Jayo, Gemma 15,6700 10,6289 17,0000 43,2989 100,0000 143,2989 PI
44973766 González Gil, Carlos 10,0800 12,6959 17,0000 39,7759 100,0000 139,7759 PI
30646373 Mugueta Aguinaga, Iranzu 15,8400 6,7074 17,0000 39,5474 100,0000 139,5474 PID
16273931 Ferro Villar, Milagros 14,4900 15,8707 8,5000 38,8607 97,0000 135,8607 PI
15931391 Lizaso Dehesa, Beatriz 34,5600 6,2395 0,0000 40,7995 94,0000 134,7995 PI
15988009 López Domínguez, Lucas 16,9200 15,2308 0,0000 32,1508 100,0000 132,1508 PI
30578863 Urquijo Ibarreche, Margarita 13,7100 15,0000 0,0000 28,7100 99,0000 127,7100 PI
14947341 Recalde Polo, M. Elizabete 15,4200 10,9200 0,0000 26,3400 100,0000 126,3400 PI
16246106 Saez de Urabain Ruiz de Gauna, Maria José 21,5300 6,7900 0,0000 28,3200 98,0000 126,3200 PI
22716086 del Bosque González, Julio 16,1400 0,9800 8,5000 25,6200 97,0000 122,6200 PI
11908524 Pascual Melendez, Vicente 12,3400 6,9900 8,5000 27,8300 94,0000 121,8300 PI
15977362 Barrado Serrano, M. Pilar 17,2100 3,8600 0,0000 21,0700 100,0000 121,0700 PI
14914320 Morillo Gallardo, Moisés 14,7600 15,0000 0,0000 29,7600 88,0000 117,7600 PI
14597255 Iglesias Fernández, Ana Isabel 13,2000 6,8450 0,0000 20,0450 96,0000 116,0450 PI
11924802 Rodríguez Caballero, Emilia 17,2400 0,5333 0,0000 17,7733 96,0000 113,7733 PI
22716433 López Gómez, Jesús M. 13,0800 0,0500 0,0000 13,1300 97,0000 110,1300 PI
20178045 De los Rios Pérez, Ignacio 8,9400 1,4750 0,0000 10,4150 99,0000 109,4150 PI
30570342 Luquin Vicente, M. Rosario 16,8600 0,7529 0,0000 17,6129 82,0000 99,6129 PI
PI: Barne sustapena / Promoción interna PID: Barne sustapena ezgaitua / Promoción interna discapacitado
30601725 Arana Bilbao, M.ª Begoña Ez du destinorik aukeratu
No elección de destinos
72417107 De los Mozos Izquierdo, Visitación Ez du dokumentaziorik aurkezten
No entrega documentación
14697972 Mogorrón Martínez, Ramón Ez du eskatutako titulazioa
No cumple titulación exigida


