- EBAZPENA, 2010ko azaroaren 22koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez, «EAEko barneko arroen Plan Hidrologikoaren proiektua» eta esparru honi dagokion «EAE Neurrien programa» izeneko agiriak kontsultarako jendaurrean jartzeko aldia hasi dela iragartzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010ko azaroaren 22koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez, «EAEko barneko arroen Plan Hidrologikoaren proiektua» eta esparru honi dagokion «EAE Neurrien programa» izeneko agiriak kontsultarako jendaurrean jartzeko aldia hasi dela iragartzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 6264
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/22
- Argitaratze-data: 2010/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Plangintza Hidrologikoaren Araudiko 74. artikuluan eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak iragarri duenez, «EAEko barneko arroen Plan Hidrologikoaren proiektua» eta esparru honi dagokion «EAE Neurrien programa» izeneko agiriak kontsultarako jendaurrean jartzeko aldia ireki da.
Ondorio horietarako, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontsultatu ahal izango dira agiri horiek, Uraren Euskal Agentziaren ondorengo egoitzetan:
Egoitza Nagusia: Arabako Teknologia Parkea. Albert Einstein kalea 46, 3. solairua. E-7 eraikina, 01510, Miñao, Araba.
Arro Mediterraneoen Bulegoa. Forondako Atearen kalea 9, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Ibañez de Bilbao kalea 28, 8.a, 48009, Bilbao.
Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Kristina infantaren kalea 11, Begoña etxea, 20008, Donostia-San Sebastián.
Gainera, aipatutako agiriak jendaurrean egongo dira, Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan: www.uragentzia.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 22a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


