Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 24koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bi beka luzatzeko dena; beka horiek 2009an esleitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 24koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bi beka luzatzeko dena; beka horiek 2009an esleitu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 80
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/24
  • Argitaratze-data: 2011/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena, hain zuzen eta beka horien 2009ko urriaren 28ko deialdi ebazpenean ezarrita dagoenarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren, 2009ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez.

Ondoren, 2010eko urtarrilaren 14ko eta 2010eko otsailaren 4ko ebazpenen bidez, zenbait uko egite onartu eta beste pertsona batzuk izendatu ziren gelditzen zen denborarako eta tarte horri zegokion zenbatekoarekin.

221/2003 Dekretuaren 3. artikulua oinarri hartuta, Nora Unzueta San Martinek eta Natalia Ruiz Corresek luzapena eskatu dute horretarako bidezko txostena aurkeztuz. Eskaera kontuan hartuta, irailaren 30eko 221/2003ko Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako Aukeraketa Batzordeak esleitutako bekak beste hamabi hilabetetan luzatzeko proposamena aurkeztu du.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

Lehenengoa. Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak luzatzea Nora Unzueta San Martini eta Natalia Ruiz Corresi beste hamabi hilabetetan.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko apean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko apean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 24a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik