Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 26koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Amorebieta-Durango tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuaren Euba-Iurreta tarteko III. addendak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 26koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Amorebieta-Durango tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuaren Euba-Iurreta tarteko III. addendak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6252
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/26
  • Argitaratze-data: 2010/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilbao-Donostia lineako Euba-Iurreta tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektua behin betiko onartu zuen.

Proiektu honen helburua da 2003an Euba eta Iurreta arteko zatian trenbidea bikoizteko egin zen eraikuntza-proiektua eguneratzea. Eguneratze horrekin, sare horretako beste tarte batzuetan trenbidea bikoizteko egin behar izan diren lanen ondorioz izandako gorabehera eta aldaketetara egokitu nahi dira lanak.

Proiektuak helburu bikoitza du beraz; alde batetik, Euba eta Iurreta arteko trenbide-pasaguneak kentzea; eta bestetik, tarte horretan trenbidea bikoiztea.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia lineako Amorebieta-Durango tartean trenbidea bikoizteko trazadura-proiektuak (Euba-Iurreta tartekoak) erasandako ondasun eta eskubideen zerrendaren II. addenda jendaurrera atera zen.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia lineako Amorebieta-Durango tartean trenbidea bikoizteko trazadura-proiektuaren Euba-Iurreta tarteko II. addendak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egin zitzaien. Aktak 2009ko irailaren 7an, 11n, 14an eta 15ean egin ziren.

Okupazioari dagokionean, desjabetze-prozedurako fase guztiak burututakoan, proiektua gauzatzeko ardura duen zerbitzuak txostena egin zuen, eta txosten horrek garbi uzten du tunela egiteko bi aho-muturrak elkarrekin kamino baten bidez lotuta egon behar dutela, mendebaldeko ahoko indusketako materialak ateratzeko ez ezik, baita makinak eta pertsonak aho-mutur batetik bestera eramateko ere.

Ekialdeko aho-muturra, ezpondei eusteari dagokionean behar diren segurtasun-parametroak betez egin ahal izateko, ezinbestekoa da, aldi batean, goiko aldetik dituen lurrak okupatzea, eta hortaz, 156. finkaren 4.857 m²-ko zati bat aldi batean okupatu beharra izango da.

Gainera, beharrezkoak diren lanak, bai plataforma, bai Bernabeitia errekaren gaineko bi fabrika-obrak, egiteko, eta egungo burdinbidearen trazadura erabiltzen den artean, hego aldean, 25+300 eta 27+300, KPen artean, 157. finkaren 126,11 m²-ko zati bat okupatu beharra dago.

2010eko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan ere argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2010eko azaroaren 2ko 210. zenbakian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2010eko azaroaren 2ko 210. zenbakian, 2010eko azaroaren 2ko «El Correo» egunkarian; eta Amorebietako Udaleko iragarki-oholean jarri zen.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.h) artikuluak maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu, eta balioespenerako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. Bilbao-Donostia lineako Amorebieta-Durango tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuaren Euba-Iurreta tarteko III. addendak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Amorebieta-Etxanoko udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute, eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 26a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE AMOREBIETA-ETXANO

Lurzati zk.

Parcela Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación

(m²) Zortasuna

Servidumbre

(m²) Aldi baterako okupazioa

Ocupación temporal

(m²) Katastroko izaera

Naturaleza catastral Poligonoa

Polígono Lurzatia

Parcela Eguna

Fecha Ordua

Hora

156 Julián Aguirrezabal Gallastegui y M.ª Victoria Maiztegui Zuazo 0 0 4857,00 Landa-lurra

Rústica 22 4 11-01-2011 10:00

157 Pedro Juan Erdoiza Areitioaurtena y M.ª Purificación Zuagazaga Arauco 0 0 126,11 Landa-lurra

Rústica 21 31

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik