- 2854/2010 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Anestesiologia eta Bizkorketako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2854/2010 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Anestesiologia eta Bizkorketako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 365
- Xedapen-zk.: 2854
- Xedapen-data: 2010/11/29
- Argitaratze-data: 2011/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketa deitu zen (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia)
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izango duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta zuzendaritza nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista Anestesiologia eta Bizkorketako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.
Bigarrena. Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako Mediku kategoriako Fakultatibo Espezialista Anestesiologia eta Bizkorketako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin-betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.
Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean bada, paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea, zerbitzuetako komisioaren kasuetan, eta hurrengo egunean jabetu beharko baita lanpostuaz.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
15240880 Salmeron Gascon, Juan Roberto 46,4875
16035838 Larrazabal Bilbao, Ramón 45,7500
30552135 Mendez Izaga, Belén 44,0500
30557130 Villalonga Saez, Gerardo 41,1400
30614807 Meilan Díaz, Maria Begoña 36,5770
30590581 Varona Franco, M. del Camino 34,9520
14603063 Villalonga Saez, Jorge 32,8000
30598911 Boyero Uranga, Cristina 31,9500
22748372 Blanco Monroy, Maria del Pilar 26,1000
44135556 Roteta Nazabal, Larraitz 23,6500
30595467 Novoa García, Luis 20,8450
14898778 Aguilera Celorrio, Luciano Interesdunak eskatuta ezeztatua
Anulado a petición propia
15880451 Florez Arabaolaza, Maria del Coro Interesdunak eskatuta ezeztatua
Anulado a petición propia
15240880 Salmeron Gascon, Juan Roberto Bidasoako Ospitalea Bidasoako Ospitalea 2
Hospital Bidasoa Hospital Bidasoa
16035838 Larrazabal Bilbao, Ramón Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
30552135 Mendez Izaga, Belén Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
30557130 Villalonga Saez, Gerardo Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
30614807 Meilan Díaz, Maria Begoña Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
30590581 Varona Franco, M. del Camino Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
14603063 Villalonga Saez, Jorge Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
30598911 Boyero Uranga, Cristina Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces


