- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1474/2010-2 zenbakiko Prozedura Arruntekoa) interesdun izan daitezkenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1474/2010-2 zenbakiko Prozedura Arruntekoa) interesdun izan daitezkenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 6285
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/30
- Argitaratze-data: 2010/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1474/2010-2 zenbakiko Prozedura Arruntekoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko ekainaren 14ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko irailaren 15eko Ebazpenez (irailaren 27ko EHAA, 185. zenbakia) deitutako Ertzaintzaren hautaketa prozeduratik baztertzen da auzi-jartzaileari. Eta, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten da: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2010eko azaroaren 30a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


