- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 1479/10-2 prozedura laburtuan interesatu izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 1479/10-2 prozedura laburtuan interesatu izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 6291
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/30
- Argitaratze-data: 2010/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Justizia
Testu legala
2010eko uztailaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindua, uztailaren 21ekoa, babes ofizialeko hainbat etxebizitza azalera-eskubidean eraikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzeko lurzorua erosteko eskakizunak ezartzen dituena. Agindu horrek kaltetutako babes ofizialeko etxebizitzen zenbait jabek sortutako elkarteak auzi-errekurtsoa jarri du Aginduaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan (prozedura arrunta 1479/10-2).
2010eko azaroaren 18ko antolaketa-eginbidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari aurkatutako administrazio-jardunari buruzko espedientea igortzeko eskatu zaio, baita interesatu izan daitezkeenei epea jartzeko ere.
Horrela, bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin ados,
Aipatutako 1479/10-2 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzea, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkez daitezen.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 30a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.


