- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, baimendu egiten da 339.639,98 euro gehitzea Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko deialdiko 1.999.578 euroko zenbateko osoari, onartzen diren dirulaguntzak finantzatu ahal izan daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, baimendu egiten da 339.639,98 euro gehitzea Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko deialdiko 1.999.578 euroko zenbateko osoari, onartzen diren dirulaguntzak finantzatu ahal izan daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 124
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/30
- Argitaratze-data: 2011/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduak (urriaren 6ko EHAA) bere seigarren artikuluan zehazten du deialdia finantzatzeko 1.999.578 euro bideratuko direla.
Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautzen duen uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuak (uztailaren 24ko EHAA) bere 25.1 artikuluan zehazten du aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emango diren laguntzen bolumenak ez duela gaindituko egindako esleipenaren bolumena edo esleipen eguneratuaren bolumena, beti ere indarrean dagoen legeria errespetatuz aurrekontuko aldaketak onartzen badira. Halaber, zehazten du hori guztia Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez jakinaraziko dela.
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita eta uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuaren 25.1 artikulua bete dadin, hauxe
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzetarako deialdia finantzatzeko dagoen 1.999.578 euroko zenbateko osoari 339.639,98 euro gehitzeko baimena ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 30a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


