Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez ebatzi du baimena ematea 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketara bideratutako guztizko zenbatekoa handitzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez ebatzi du baimena ematea 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketara bideratutako guztizko zenbatekoa handitzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 258
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/01
  • Argitaratze-data: 2011/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 23ko Aginduak (2009ko uztailaren 14ko EHAA), 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deia egiten duenak, bere artikulu bakarreko 2. puntuan xedatzen du diru-laguntzen guztizko zenbatekoa 21.662.433 eurokoa dela. Xedatzen du, orobat, horietatik 12.084.150 euro 2009ko ekitaldian erabakitako emate-ebazpenetara bideratuko direla, eta gainerako 9.578.283 euroak, berriz, 2010eko ekitaldian erabakitako ebazpenak finantzatzeko erabiliko direla. Azken ebazpen horiek aldatu egin ahalko dira, ordea, emate-proposamenen ondoriozko zenbatekoaren arabera. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango da.

2009-2010 ikasturteari dagokion beka-emateko prozesua bukatu ondoren, eta unibertsitateei bekadun horiei dagozkien prezio publikoak ordaindu zaizkielarik, deialdi horretako guztizko zenbatekoa 22.805.150 eurokoa izan dela kalkulatu da, hau da, deialdira bideratutako eta, hortaz, 2010erako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan jasotako zenbatekoa baino 1.142.717 euro gehiago.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Baimena ematea 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketara bideratutako guztizko zenbatekoa 1.142.717 eurotan handitzeko, hots, 21.662.433 eurotik 22.805.150 eurora.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.