- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, laguntzetarako diru-baliabideak gehitu direla argitara ematen duena. Atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko 2010eko ekitaldiko Prointer Programa garatzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritakoaren esparruan esleitu ziren laguntzok. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, laguntzetarako diru-baliabideak gehitu direla argitara ematen duena. Atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko 2010eko ekitaldiko Prointer Programa garatzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritakoaren esparruan esleitu ziren laguntzok.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 6258
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/01
- Argitaratze-data: 2010/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduak euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Prointer programa arautzen du.
Agindu horretako 17. artikuluak dioenaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak 2010eko otsailaren 25eko Ebazpena eman zuen, eta horren bidez, Prointer Programaren esparruaren barruan, atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzak emateko 2010eko ekitaldirako deialdia argitaratu zen.
Prointer Programaren barruan egindako eskabide-kopuru osoa kontuan hartuta, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuen aurrekontu-baliabideen arabera, bidezkoa da programan 2010eko ekitaldirako ezarritako laguntzetarako funtsak handitzea.
Adierazitakoagatik, 2007ko uztailaren 5eko ebazpenaren 1. artikuluan eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera
Lehenengoa. Prointer Programaren laguntzak jasotzeko 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenean ezarritako 2010eko ekitaldiko diru-baliabideak 11.047.988 euroan gehitzea, betiere, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzerakoan agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera. Atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko deialdiari buruzkoa da 2010eko otsailaren 25eko Ebazpena.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


