- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 2koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2011ko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 2koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2011ko ekitaldirako tarifak onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 6421
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/02
- Argitaratze-data: 2010/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2010eko abenduaren 14an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Monte Igueldo SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2011ko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.
Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraiki.
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2011. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
Tarifa orokorra 1,50 euro.
Tarifa berezia (joan-etorria) 2,70 euro.
Bigarrena. Erabaki honek 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 2a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


