Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 2koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0017 proiektuan aritu den Carlos Antonio Alberto Amaya Dubón lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación Unicef-Comité Español erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barru - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 2koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0017 proiektuan aritu den Carlos Antonio Alberto Amaya Dubón lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación Unicef-Comité Español erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barru

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 399
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/02
  • Argitaratze-data: 2011/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Carlos Antonio Alberto Amaya Dubón lankide boluntarioak El Salvadorren burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Fundación Unicef-Comité Español erakundeak 15.450 euroko diru-laguntza jaso zuen, hain zuzen ere, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean eman beharreko laguntzetarako deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduak ezarritakoari jarraituz. Diru-Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez luzapena eman ostean, diru-laguntza 30.450 eurokoa da.

Bekadunak, hala ere, 2010eko apirilaren 23an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko arrazoiak pertsonalak dira.

Lankide boluntarioa 222 egunez baliatu denez luzapenaz, uko-egitea 5.876,71 eurokoa izango da. Diru-laguntzaren ordainketa guztiak eginik direnez gero, erakunde onuradunak 5.876,71 euro itzuli beharko ditu.

Azaldutako guztiagatik, entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak. Beraz, hau

Lehenengoa. Carlos Antonio Alberto Amaya Dubón jaunari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Fundación UNICEF-Comité Español erakundeak aurkeztu duen eskabidea onartzea. Diru-laguntza hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako deialdiaren barruan eskatu zen; diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei 2007ko Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bekak emateko ziren. Honenbestez, 5.876,71 itzuli behar dira.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 2a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik