Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 2koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Turismoko establezimenduetan inbertitzeko laguntzen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 2koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Turismoko establezimenduetan inbertitzeko laguntzen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2633
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/02
  • Argitaratze-data: 2011/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Ikusi dira laguntza-eskaerak, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean 2010eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztuak; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du. Jasotako eskabideen zerrendak ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan daude (1) (2) (3), eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere bai. Eskabide bakoitzari dagokion dosier-zenbakia ere eranskin horietan azaltzen da.

Kontuan hartu da, besteak beste, LGENF funtsa eta landa garapenerako erkidegoko laguntzak arautegi hauek zehazten dituztela: EEko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Arautegia eta irailaren 20ko 1698/2005 Arautegia.

Kontuan hartu da aipatutako arautegien arabera LGENF erkidegoko funtsari dagokiola finantzaketa komunitarioa.

Kontuan hartu da urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola LGENF erkidegoko funtsaren kontura finantzaturiko laguntzak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitauka horretarako eskumena.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egin duela, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko hamabigarren artikulua betez; Batzorde hori Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren 2010eko azaroaren 8ko Ebazpen bidez izendatu zen.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak arautzen dituen laguntzak ematea (1). Dekretu horrek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak, eta 2010eko ekitaldiko laguntzen deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 5eko Aginduaren bitartez egin zen. Aipatutako eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, diruz lagunduko den proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 77.792,43 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren kontura finantzatzen da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza ordaintzeko, ekintza edo inbertsioak egin eta ordaindu direlako agiriak aurkeztu beharko dira, betiere azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikuluari jarraituz aurkeztu beharreko agiriak eta bete beharreko baldintzak gogoan izanda. Justifikazio-agiriak diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik gehienez hiru hilabetera aurkeztu behar dira.

Inbertsioa ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ez eta luzapen-epeen barruan ere, edo epe horretan inbertsioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko 20. artikuluan ezarritako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak arautzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea (2). Dekretu horrek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak, eta 2010eko ekitaldiko laguntzen deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 5eko Aginduaren bitartez egin zen. Aipatutako eranskinean daude zehaztuta: laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, diruz lagunduko den proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 34.950,23 eurokoa da, eta LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa dela medio finantzatzen da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza ordaintzeko, ekintza edo inbertsioak egin eta ordaindu direlako agiriak aurkeztu beharko dira, betiere azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikuluari jarraituz aurkeztu beharreko agiriak eta bete beharreko baldintzak gogoan izanda. Justifikazio-agiriak diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik gehienez hiru hilabetera aurkeztu behar dira.

Inbertsioa ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ez eta luzapen-epeen barruan ere, edo epe horretan inbertsioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, LGENFren kontura ordaintzeko konpromisorik ez da egongo, EEko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Arautegiko 29. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laguntzak ordaintzeko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez gauzatuko da, urriaren 3ko 194/2006 Dekretua betez.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak arautzen dituen laguntzak ukatzea (3). Dekretu horrek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak, eta 2010eko ekitaldiko laguntzen deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 5eko Aginduaren bitartez egin zen. Aipatutako eranskinean daude zehaztuta laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena. Kasu hauetan, diru-laguntzak eten egingo dira eta, hala dagokionean, jasotako dirua bueltatu egin beharko da: diru-laguntza jaso duen inbertitzeko proiektua egin ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak betetzen eta mantentzen ez badira, batik bat landa-etxearen nekazaritza eta turismo ekintzak ez mantentzea, edota nekazari profesional bezala mantendu ez izana edo, gutxienez, landa-etxea zabaldu zuenean Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eman zion baimena jaso zuenetik zenbatzen hasita hamar urtean nekazal ekimenagatiko diru-sarrerak bere horretan mantendu ez izana.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 2a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

Espediente-zk.

  1. º expediente Baltzuaren izena

    Razón social Proiektua

    Proyecto Lagun. inbe.

    Invers. subv

    () Jasotako laguntza

    Ayuda concedid

    ()

    2010 () 2011 () 2012()

    1 311BI20100035 M. Rosario Salcedo Ellacuria Agroturismo en Zaratamo 119.939,00 17.379,16

    2 311GI20100030 Itxaspe Garaikoa, S.C Itxaspe nekazal etxea 119.939,00 17.379,16

    3 311GI20100031 Axun Murua Artola Lete nekazalturismoan apartamentu ruralak egitea 119.939,00 17.379,16

    4 311GI20100034 Josune Zamora Anzisar Ampliación del edificio para vivienda y agroturismo 119.939,00 25.654,95

Espediente-zk.

Nº expediente Baltzuaren izena

Razón social Proiektua

Proyecto Lagun. inbe.

Invers. subv

() Jasotako laguntza

Ayuda concedida

()

2010 () 2011 () 2012()

1 311BI20100035 M. Rosario Salcedo Ellacuria Agroturismo en Zaratamo 119.939,00 7.808,03

2 311GI20100030 Itxaspe Garaikoa, S.C Itxaspe nekazal etxea 119.939,00 7.808,03

3 311GI20100031 Axun Murua Artola Lete nekazalturismoan apartamentu ruralak Egitea 119.939,00 7.808,03

4 311GI20100034 Josune Zamora Anzisar Ampliación del edificio para vivienda y agroturismo 119.939,00 11.526,14

Espediente-zk.

Nº expediente Baltzuaren izena

Razón social Proiektua

Proyecto Ukoaren arrazoia

Motivo de denegación

1 311GI20100033 M Aranzazu del Fresno Andrés Erauso nekazalturismoa Ez ditu baldintzak betetzen

No cumple condiciones

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik