- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 9koa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientean Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz emandako ebazpena jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 9koa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientean Eusko Jaurlaritzaren 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 427
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/09
- Argitaratze-data: 2011/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta adierazitako ebazpenak posta-zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa izan denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hauxe
Adierazitako espedientean emandako ebazpenak jakinaraztea. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta beroietan interesdunari aditzera emango zaio ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz.
Abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko 58.2 artikuluak ezartzen du pertsona edo erakunde eskatzaileari errekerimendua egingo zaiola emandako epean akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan, hala egin ezean bere eskaera atzera egintzat hartuko dela jakinaraziz.
Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak, hauxe
Zerrendatutako espedienteek eskaeran atzera egindakotzat hartzea, aginduzko dokumentazioa aurkezteko epea, hura aurkeztu gabe agortu dutelako.
Espedientea
Expediente Enpresa
Empresa
A-14-168-2008-A Nidra SC
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 9a.
Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,
MARIANO CORTÉS SÁEZ.


