- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 13koa,Giza Baliabideen zuzendariarena; horren bidez, Herrizaingo Sailaren Giza Baliabideen Zuzendaritzako Lurraldeko Buruei 2000ko martxoaren 31ko ebazpenaren bidez egindako aginpideen eskuordetzea baliogabetu egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 13koa,Giza Baliabideen zuzendariarena; horren bidez, Herrizaingo Sailaren Giza Baliabideen Zuzendaritzako Lurraldeko Buruei 2000ko martxoaren 31ko ebazpenaren bidez egindako aginpideen eskuordetzea baliogabetu egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 6335
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/13
- Argitaratze-data: 2010/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Herrizaingo Sailaren Giza Baliabideen zuzendariaren 2000ko martxoaren 31ko ebazpenaren bidez (90. zenbakiko EHAA, 2000ko maiatzaren 15ekoa), Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren 18.artikuluan jasotako zerrendan adierazitako zenbait aginpide sail horren Giza Baliabideen Zuzendaritzako Lurraldeko Buruei eskuordetzea erabaki zen.
Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 16. artikuluan (azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatuta eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.6 artikuluaren babesaz), aginpidea, edozein unetan, eman duen organoak ezeztatu ahalko duela ezarri da. Horrenbestez,
Lehenengoa. Baliogabetu egingo da sail horren Giza Baliabideen zuzendariaren 2000ko martxoaren 31ko ebazpenaren bidez emandako Herrizaingo Sailaren Giza Baliabideen Zuzendaritzako Lurraldeko Buruentzako aginpideen eskuordetzea.
Bigarrena. Ebazpen hau 2011ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Erandio, 2010eko abenduaren 13a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


