- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 15eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 15eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 204
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/14
- Argitaratze-data: 2011/01/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 15eko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duenak, bere 12. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra hogeita hiru mila laurehun eta laurogei (23.480) eurotan finkatu zuen.
Aipaturiko aginduaren xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:
Eskatutako dirulaguntzaren zenbateko osoa kontuan hartuta, 12.1 artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta beste programa batzuk gauzatu ondoren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
2010eko azaroaren 8an deitutako dirulaguntzetarako eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta kuantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da jasotako eskabide eta dirulaguntza-kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela diru-kopurua gehitzea.
Une honetan, dirulaguntzen deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea badago.
Ondorioz, hauxe,
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen 2010eko irailaren 15eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 26.620 euro gehitzea.
Beraz, aipaturiko aginduaren 12.1 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua berrogeita hamar mila ehun (50.100) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 14a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


