- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 1316/2010 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan litezkeenak epatu egiten dira; prozedura hori administrazioarekiko Auzitarako Bilboko 2. Epaitegian da abian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 1316/2010 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan litezkeenak epatu egiten dira; prozedura hori administrazioarekiko Auzitarako Bilboko 2. Epaitegian da abian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 317
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/14
- Argitaratze-data: 2011/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1316/2010 prozedura laburtua) aurkeztuta; errekurtso horren bidez, 2010eko maiatzaren 7ko Ebazpenaz (ekainaren 7ko EHAA, 106. zk.) deitutako Eskolta Gaikuntzako ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurara onartu eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda onesten duen 2010eko irailaren 8ko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpena aurkatzen du. Eta ondorioz, Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2010eko abenduaren 14a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


