Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 1316/2010 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak epatzeko dena; errekurtso hori Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian bideratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 1316/2010 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak epatzeko dena; errekurtso hori Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian bideratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 624
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/14
  • Argitaratze-data: 2011/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aipatutako 1316/2010 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da 2010eko irailaren 8ko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren aurka (2010eko ekainaren 7ko EHAA, 106. zk.); ebazpen horren bidez, Eskolta Gaikuntzako ikastaroan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda onartzen da. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa onartzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesa izan dezaketen guztiak epatzen dira, euren interes legitimoen defentsan agertu daitezen, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2010eko abenduaren 14a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik