- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzen deialdiaren ebazpenaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzen deialdiaren ebazpenaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 129
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/15
- Argitaratze-data: 2011/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2010eko irailaren 15ean argitaratu zen EHAAn 2010eko irailaren 10eko Agindua, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko dirulaguntzak arautzen dituena.
2010eko irailaren 10eko Aginduaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen ebazpena interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Eskatzaileen zerrenda, proiektu eta emandako diru-kopurua.
Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto Diru-laguntza
Subvención(eur.)
Asociación de Escritores de Euskadi Quincena Literaria Zorrozaurre 14.607
Herrijeri Emon Arnasa Kultur Elkartea Eako poesia-egunak 2010 14.798
HUHEZI Koop. E. 12. Literatura topaketa Huhezi-n 4.569
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna 111 Akademia 14.196
Metrokoadroka Kultur Elkartea Literatura eskola 6.530
M3O S. Coop. Pequeña Difusión y presentación de libros 5.300


