- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 167
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/15
- Argitaratze-data: 2011/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2010eko irailaren 14an argitaratu zen EHAAn 2010eko irailaren 10eko Kulturako sailburuaren agindua, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
2010eko urriaren 27an argitaratu zen EHAAn Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena, 2010eko irailaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duenaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Eskatzailea
Solicitante Laguntza jasoko duen proiektua
Proyecto objeto de ayuda Laguntzaren zenbatekoa
Importe ayuda
Abra Prod, S.L. La máquina de pintar nubes 50.000
Pausoka Entertainment, S.L. Zorion perfektua 53.940
Sayaka Producciones, S.L. Pagafantas 50.000
Somuga Productora, S.L. Munduaren bira, doan! 103.360
Total 257.300
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto
Alicia Produce, S.L. Yo también


