- 2887/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen medikuen kategorian (Anestesiologia eta Bizkorketako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2887/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen medikuen kategorian (Anestesiologia eta Bizkorketako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 450
- Xedapen-zk.: 2887
- Xedapen-data: 2010/12/15
- Argitaratze-data: 2011/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko medikuen kategorian (Anestesiologia eta Bizkorketako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 30eko 549/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Anestesiologia eta Bizkorketako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala) pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,
Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Anestesiologia eta Bizkorketako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22 atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
30566338 Sarachaga Isasi, Rosa Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
72735220 Ferraro Manera, Hugo José Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
16241328 López Rubio, M. Elena Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
72448537 Larrea Aseguinolaza, Amaia Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
14255173 Martin De la Fuente, Ane Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
30685034 Urrengoetxea Bilbao, Patricia Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
44552418 Garmendia López, Itziar Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
15378303 Salaverria Ormaechea, Marina Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
30614126 González Mata, Maite Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
18600550 Pérez de Albeniz Vesga, Lucia Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
14263529 Delgado Bilbao, Igor Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
30622821 García García, Sonia Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
11909767 San Miguel Rodríguez, M. Ascensión Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
16035046 Arnaiz Fernández, Lucia Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
44164000 Zendoia Martin, Harritxu Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
16276204 Marcos González, Juan Maria Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
14254802 Fernández Tellez, Alberto Javier Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
15392732 Castillo Gómez, David Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumárraga Hospital Zumárraga
11920835 Martínez García, M. Paz Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
30648353 Díez Padierna, Ana Belén Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
16067712 Ojinaga García, Gorka Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
14946563 Beica Menchaca, Izaskun Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
78889006 Veiga Alameda, Cristina Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumárraga Hospital Zumárraga
30566338 Sarachaga Isasi, Rosa 39,0000 13,1999 0,0000 52,1999 91,2500 143,4499 L
72735220 Ferraro Manera, Hugo José 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 72,5938 142,5938 L
16241328 López Rubio, M. Elena 50,0000 14,0000 0,0000 64,0000 75,0938 139,0938 L
72448537 Larrea Aseguinolaza, Amaia 12,9000 20,0000 17,0000 49,9000 87,3438 137,2438 L
14255173 Martin De la Fuente, Ane 24,3000 20,0000 0,0000 44,3000 92,0313 136,3313 L
30685034 Urrengoetxea Bilbao, Patricia 23,5500 14,0000 17,0000 54,5500 81,0938 135,6438 L
44552418 Garmendia López, Itziar 12,9000 20,0000 17,0000 49,9000 84,6875 134,5875 L
15378303 Salaverria Ormaechea, Marina 27,6000 15,8707 17,0000 60,4707 72,9688 133,4394 L
30614126 González Mata, Maite 31,2000 15,1724 0,0000 46,3724 85,3125 131,6849 L
18600550 Pérez de Albeniz Vesga, Lucia 16,5000 9,8902 17,0000 43,3902 88,1250 131,5152 L
14263529 Delgado Bilbao, Igor 20,4000 13,0121 17,0000 50,4121 77,0313 127,4434 L
30622821 García García, Sonia 26,4000 11,0000 17,0000 54,4000 72,1875 126,5875 L
11909767 San Miguel Rodríguez, M. Ascensión 31,3500 11,4138 0,0000 42,7638 82,9688 125,7325 L
16035046 Arnaiz Fernández, Lucia 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 54,6875 124,6875 L
44164000 Zendoia Martin, Harritxu 9,3000 20,0000 8,5000 37,8000 84,8438 122,6438 L
16276204 Marcos González, Juan Maria 21,3000 11,0000 0,0000 32,3000 88,5313 120,8313 L
14254802 Fernández Tellez, Alberto Javier 18,6000 10,8167 0,0000 29,4167 88,8438 118,2605 L
15392732 Castillo Gómez, David 20,4000 12,3448 8,5000 41,2448 76,8750 118,1198 L
11920835 Martínez García, M. Paz 24,3000 20,0000 0,0000 44,3000 71,5625 115,8625 L
30648353 Díez Padierna, Ana Belén 25,2750 11,6207 0,0000 36,8957 78,3125 115,2082 L
16067712 Ojinaga García, Gorka 5,7000 11,8757 0,0000 17,5757 95,8750 113,4507 L
14946563 Beica Menchaca, Izaskun 21,9000 14,0000 0,0000 35,9000 71,2188 107,1188 L
78889006 Veiga Alameda, Cristina 5,7000 18,0000 8,5000 32,2000 50,0000 82,2000 LD
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado
44970571 Mena Crespo, Rosa M. 20,4000 18,8914 0,0000 39,2914 61,8125 101,1039 L
14257531 Santamaria Roqueiro, Beatriz 13,8000 17,1000 0,0000 30,9000 66,3750 97,2750 L
44154501 Iraeta Oregui, Haritz 6,9000 14,7562 17,0000 38,6562 58,5938 97,2500 L
16057586 Souto Moral, Marta 12,9000 13,0603 8,5000 34,4603 51,5625 86,0228 L
29106859 Adell Pérez, Ana Belén 5,7000 20,0000 0,0000 25,7000 58,5938 84,2938 L
72451056 Aranguren Oyarzabal, Amaya 5,7000 9,4300 17,0000 32,1300 50,7813 82,9113 L
72090615 Mongil Escudero, Eduardo 9,3000 20,0000 0,0000 29,3000 52,5625 81,8625 L
44568748 Yero Rimbau, Mercedes Maria 11,1000 8,1000 0,0000 19,2000 57,8125 77,0125 L
16068975 Itxaso Bengoetxea, Arantza 12,9000 11,3210 0,0000 24,2210 52,3438 76,5648 L
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua/Libre discapacitado


