- 2888/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen medikuen kategorian (Kardiologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2888/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen medikuen kategorian (Kardiologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 451
- Xedapen-zk.: 2888
- Xedapen-data: 2010/12/15
- Argitaratze-data: 2011/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko medikuen kategorian (Kardiologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA, 9. zk., 2009ko urtarrilaren 14koa).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 14ko 489/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Kardiologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala) pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,
Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Kardiologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
22745498 Ruiz Gómez, Lara Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
22716670 Basurto Hoyuelos, José Maria Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
16047385 Andraka Ikazuriaga, Leire Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
30613750 González Ruiz, José Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
44166066 Rilo Miranda, Irene Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
72450809 Alarcon Duque, José Antonio Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
30655294 Quintas Ovejero, Laura Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
30677196 Recondo Olaechea, Javier G. Santa Marina Ospitalea Santa Marina Ospitalea 2
Hospital Santa Marina Hospital Santa Marina
78874226 Subinas Elorriaga, Asier Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
78891239 Montero Gato, Virginia Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
44162179 Uribe-Echeverria Martínez, Eduardo Bidasoako Ospitalea Bidasoako Ospitalea 2
Hospital Bidasoa Hospital Bidasoa
44158837 Orruño Aguado, Jon Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
72680944 Velasco Vitrian, Amelia Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumárraga Hospital Zumarraga
22745498 Ruiz Gómez, Lara 27,9000 20,0000 8,5000 56,4000 99,6500 156,0500 L
22716670 Basurto Hoyuelos, José Maria 38,9250 11,9000 0,0000 50,8250 99,1500 149,9750 L
16047385 Andraka Ikazuriaga, Leire 28,8000 19,2900 0,0000 48,0900 99,6500 147,7400 L
30613750 González Ruiz, José 40,5000 20,0000 0,0000 60,5000 84,4000 144,9000 L
44166066 Rilo Miranda, Irene 5,7000 17,9500 17,0000 40,6500 99,6500 140,3000 L
72450809 Alarcon Duque, José Antonio 14,4000 20,0000 17,0000 51,4000 87,5000 138,9000 L
30655294 Quintas Ovejero, Laura 12,6000 19,8000 17,0000 49,4000 81,7000 131,1000 L
30677196 Recondo Olaechea, Javier G. 16,5000 20,0000 17,0000 53,5000 75,5000 129,0000 L
78874226 Subinas Elorriaga, Asier 9,3000 20,0000 17,0000 46,3000 81,0000 127,3000 L
78891239 Montero Gato, Virginia 9,3000 16,5188 17,0000 42,8188 78,9500 121,7688 LD
44162179 Uribe-Echeverria Martínez, Eduardo 12,6000 9,8588 0,0000 22,4588 94,7500 117,2088 L
44158837 Orruño Aguado, Jon 5,7000 16,2414 17,0000 38,9414 78,0000 116,9414 L
72680944 Velasco Vitrian, Amelia 6,3000 20,0000 0,0000 26,3000 88,1000 114,4000 L
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua/Libre discapacitado
BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA
KATEGORIA: FAK. ESP. KARDIOLOGIAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO CARDIOLOGÍA
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES SIN DESTINO
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA
EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN EUSKARA
EUSKERA LEHIAKETA
CONCURSO OPOSAKETA
OPOSICIÓN GUZTIRA
TOTAL TXANDA
TURNO
16062495 Rubio Ereño, Ainhoa 5,4000 20,0000 17,0000 42,4000 70,6500 113,0500 L
44144327 García Martin, Ruben 2,1000 12,2775 0,0000 14,3775 98,6000 112,9775 L
72579006 Onaindia Gandarias, José Juan 2,1000 11,2150 17,0000 30,3150 79,5000 109,8150 L
44675108 Sanz Sánchez, Maria Mercedes 12,9000 20,0000 0,0000 32,9000 72,2000 105,1000 L
30673531 Eguia Astobiza, Ivon 9,3000 14,5800 17,0000 40,8800 58,3500 99,2300 L
30599809 Sagasti Aboitiz, Igor 2,1000 17,1273 17,0000 36,2273 59,0000 95,2273 L
72733852 Garrido Uriarte, Maria 2,1000 18,0500 8,5000 28,6500 66,0000 94,6500 L
40879652 Estaran Alvarez, Rafael Luis 9,9000 17,1155 0,0000 27,0155 67,5500 94,5655 L
14261438 Blanco Mata, Roberto 20,7000 17,1500 0,0000 37,8500 56,5000 94,3500 L
45623420 Andrés Morist, Abel 8,4000 20,0000 0,0000 28,4000 60,7000 89,1000 L
16060520 García San Roman, Koldobika 5,7000 17,1458 0,0000 22,8458 60,6000 83,4458 L
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua/Libre discapacitado
24405603 Ibañez de Maeztu Añon, Juan Carlos Ez du dokumentaziorik aurkeztu
No entrega documentación


