- 2923/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jazinto Agirre Aldaiturriaga jauna Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2923/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jazinto Agirre Aldaiturriaga jauna Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 286
- Xedapen-zk.: 2923
- Xedapen-data: 2010/12/15
- Argitaratze-data: 2011/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 939/2007 Ebazpenaren bidez, Jazinto Agirre Aldaiturriaga jauna Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaile izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Jazinto Agirre Aldaiturriaga jauna Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko abenduaren 31tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


