Euskadi.eus
  • 2926/2010 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2926/2010 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 288
  • Xedapen-zk.: 2966
  • Xedapen-data: 2010/12/17
  • Argitaratze-data: 2011/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen 2010eko azaroaren 19ko 2487/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2010eko azaroaren 19ko EHAAn (223. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hizpide dugun lanpostua betetzeko izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak balioetsi dira, Curriculum Vitaean adierazitako merezimenduak aintzat hartuta.

Aurkeztutako agiriak azterturik, Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Horiek guztiak kontuan hartuta, zuzendaritza nagusi honek

Lehenengoa. Juan Ignacio Armentia Fructuoso jauna Debagoieneko Ospitaleko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena. Interesdunari jakinarazi bezain laster izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak izendapen honek.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik