- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2010-2011 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2010-2011 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 6287
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/21
- Argitaratze-data: 2010/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 6ko aginduaren bidez aplikatu beharreko irizpideak arautu ziren eta deialdia, Hezkuntza Administrazioak espresuki erabaki zuela, eta, itunpeko ikastetxeetan ikasketak egiten ari diren ikasleei zabaldu zitzaien.
Lurralde Historikoek egindako proposamenak aztertu eta aipatutako deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta,
Lehenengoa. Deialdiko baldintzak bete dituzten lurralde historikoetako ikasleei laguntza ematea.
Ebazpen honen diru-zenbatekoa guztira 2.297.838 eurotakoa da, ondoren zehazten den bezala banatuta:
Araba 329.853,58 euro
Bizkaia 1.288.341,03 euro
Gipuzkoa 679.643,39 euro
Bigarrena. Laguntza horien onuradun diren ikastetxeen zerrenda dagokion lurralde ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratzea.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka aukerako gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


