Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako GI-BE-56 finka okupatu Aurreko Aktak egiteko deialdia egiten duena: Bergara TEA-Arrasate TEA zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta bere adarren Zuhaitz Zerrenda Handitzeko proiektua, Bergarako, Arrasateko eta Oñatiko udalerrietan. Erreferentzia: 24074/AT-H-2007-203. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako GI-BE-56 finka okupatu Aurreko Aktak egiteko deialdia egiten duena: Bergara TEA-Arrasate TEA zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta bere adarren Zuhaitz Zerrenda Handitzeko proiektua, Bergarako, Arrasateko eta Oñatiko udalerrietan. Erreferentzia: 24074/AT-H-2007-203.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 423
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/21
  • Argitaratze-data: 2011/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko abuztuaren 25eko Ebazpenaren bitartez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari honako instalazioa baimendu, eta aldi berean, herri onurakotzat deklaratu zen: Bergara TEA-Arrasate TEA zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta bere adarren Zuhaitz Zerrenda Handitzeko proiektua, Bergarako, Arrasateko eta Oñatiko udalerrietan.

Sistema Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera (1997-11-28ko BOE), aipatutako baimena eta herri onurako deklarazioa emateak berekin dakar proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak nahitaez okupatu beharra, eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzea eta, azkenik, berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztea, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutakoak; erregistroari dagokionez, lege horren 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.

Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, honenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. artikuluan ezarritakoa betez, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabeari dei egitea ebatzi du, Bergarako Udalan, udal horretan baitaude eraginpeko ondasunak, bertan ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin betiko okupaziorako akta egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.

Interesdunak azaldu beharko du bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badu. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritu eta notario batekin batera ere agertu daiteke, egoki iritziz gero.

Aurreko aktak 2011eko apirilaren 15ean egingo dira. Agindua titularrari jakinaraziko zaio zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztu beharko dira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere bete beharko dira.

Desjabetze-espedientean, enpresa onuraduna Iberdrola Distribución Eléctrica SAU izango da.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, interesdunak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia-San Sebastián) idazki bidez egoki deritzona adierazi ahal izango du, aurreko aktak egiteko eguna arte, eraginpeko ondasunak eta eskubideak zerrendatzean egon daitezkeen okerrak zuzentzearren.

Donostia-San Sebastián, 2010ko abenduaren 21a.

Lurralde ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

Bergara TEA-Arrasate TEA zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren Zuhaitz Zerrenda Handitzeko proiektua eta deribazioena, Bergarako, Arrasateko eta Oñatiko udalerrietan

Ampliación de la Faja de Arbolado de la línea eléctrica aérea a 30 kV d/c, STR Bergara-STR Mondragón y sus derivaciones, en los términos municipales de Bergara, Arrasate y Oñati

Lursaila

Finca Udalerria

Término municipal Jabea

Propietario Helbidea

Domicilio Hila

Mes Eguna

Día Ordua

Hora

56 Bergara Julián Garay Iturbe Elkano kalea 2-2. ezk. 20500 Arrasate/Mondragón Apirila

Abril 15 12:00

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik