- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 250
- Hurrenkera-zk.: 6484
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/22
- Argitaratze-data: 2010/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan agindutakoaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea, benetakoa eta eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzaren, ekonomiaren, kulturgintzaren eta gizartearen esparru guztietan. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea; berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea; eta emakumea baztertzeko edozein modu deuseztatzea Euskadin.
Aipatu helburuak lortzeko, EAEko Administrazio osoak parte hartu behar du, bereziki toki-administrazioek, herritarren behar, interes eta kezketatik hurbilen daude-eta. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak tokiko administrazioaren eskumenak zehazten ditu 7. artikuluan. Horien artean, 1.c atalean, honako hauek aipatzen ditu: «toki-eremuan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan». Bestalde, 15.3 artikuluak dio udalek berdintasunerako planak edo programak onetsiko dituztela, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorrean ezartzen diren jarraibide eta gidalerroekin bat.
Horri dagokionez, legegintzaldi bakoitzean EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana tokian tokiko esparruan gauzatzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak berdintasun-planak abiatu ditu Plana bultzatu eta sustatzeko, bultzatzaile izatea baitagokio, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 5.e) artikuluan eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Gainera, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 5. k) artikuluan egiteko hau ezarri dio Autonomia Erkidegoko Administrazioari, kasu honetan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari: «Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, toki-entitateei, gainerako euskal herri-aginteei eta ekimen pribatuari laguntza tekniko espezializatua ematea».
Esandako guztia dela-eta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezkotzat jotzen du udalerriei, koadrilei, udalerri-multzoei eta mankomunitateei laguntzea, laguntza teknikoa lortzeko diru-laguntzen bidez diagnostikoak egin ditzaten eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu, baloratu eta egokitu ditzaten. Horretarako arautu dugu diru-laguntzetarako deialdi hau, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera.
Ebazpen honetan, egokitzat jo da diagnostikoak eta/edo planak indar handiagoz sustatzea emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak garatzen hasi diren eta oraindik udalbatzak onartutako planik ez duten udalerri, udalerri-multzo, koadrila eta mankomunitateetan; hori dela-eta, laguntza ekonomikoak esleitzerakoan lehentasuna emango zaie, lurralde-oreka handiagoa lortzeko. Hori horrela izango da baldin eta tokiko erakundeek hasitako berdintasun-politiken jarraipena bermatzeko konpromisoa agertzen badute.
Azkenik, kudeaketa arintzeko, deialdi honi gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2011ko Aurrekontu Orokorren kontura.
Horrenbestez, hau
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2011. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-laguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.
Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da.
Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Gora-behera hori argitaratu egingo da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.
2011ko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).
Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar den eran aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, eta lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko dira, 10.1 artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuz. Puntu gehien lortzen dituen eskaeratik hasi eta aurreko artikuluan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira diru-laguntzak.
2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektuek soilik jaso dezakete laguntza, betiere, 11. artikuluan ezarritako gehienezko muga gainditu gabe: 15.000 euro, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerrien elkarte batek programa bateratu bat aurkezten badu.
EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatuz, diagnostikoak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitu nahi dituzten EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerrien elkarteek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.
Ez dira onuraduntzat hartuko lehenengo atalean sartutako erakundeen menpe edo horiei lotuta dauden edo horietan partaidetza duten pertsona juridikoak, zuzenbide publikokoak edo pribatukoak. Aurrekoa gorabehera, erakunde onuradunek pertsona juridiko horien bidez kudea dezakete diru-laguntzaren gastua.
Koadrila, mankomunitate eta bi udalerriren edo gehiagoren elkarteak diru-laguntza programa bateratu bat egiteko eskatzen badu, proiektuko udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean. Horietan sartuta dauden udalerriek ezingo dute euren kabuz laguntzarik eskatu elkarteak, koadrilak edo mankomunitateak eskatutako antzerako proiektu baterako.
Proiektu batzuk hainbat udalerrik elkarrekin egitekoak badira, udalerri horietako batek edo batzuek ezingo dute proiektua zatituta aurkeztu.
Udalerri-multzoen kasuan, udalerri bat izendatu beharko da diru-laguntzarako programa kudeatzeko eta ordaintzeko ekintzak balioz gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Erakundearen helburuekin bat etorriz, laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili behar dira diru-laguntzak. Laguntza teknikoa, bestalde, EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatzeko, tokian-tokian egiten diren emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasun-planak egin, ebaluatu eta egokitzeko izango da.
Jarduera horretan sartzen dira diagnostiko eta plan orokorrak egitea (udal-jardueraren zati handiena hartzen dutenak) eta diagnostikoak eta plan sektorialak eta/edo estrategikoak egitea, bai eta indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko protokoloak eta horiei dagozkien ebaluazioak egitea ere.
EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko plana onartu aurretik onartu ziren tokiko planak plan berrira egokitzeko behar den laguntza teknikoa ere diruz laguntzekoa izango da.
Deialdi honen helburua ez da planetan aurreikusitako ekintzen gauzapena diruz laguntzea, ez eta horretarako behar den laguntza teknikoa ematea ere.
Diagnostikoa egiteko edo berdintasun-plana sortu, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabil daitezke laguntzak. Zehazki, gastu hauek onartuko dira:
Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua hedatzean sortutako gastuak edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzean sortutakoak.
Laguntza teknikorako kontratatutako pertsonen eta aholkularitza-enpresen gastuak.
Eragozpen handiak dituzten pertsonek edo askotariko bereizkeria jasaten dutenek lan-prozesuan parte hartzeko dituzten oztopoak ezabatzeko neurri osagarriek sortutako gastuak.
Ez dira diruz lagunduko diagnostikoa, plana, ebaluazioa edo egokitzapena editatu, itzuli eta/edo zabaltzeari buruzko gastuak. Hala ere, eskatutako udal-ekarpenaren zatitzat zenbatu ahal izango dira.
Diruz lagundutako proiektua garatzeko, aholkularitza-enpresek izendatzen dituztenek eta/edo kontratatutako edo kontratatuko diren teknikariek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntza dutela egiaztatu beharko da, zehazki, gutxienez 150 orduko ikastaro bat -administrazio publiko batek edo unibertsitate batek emana edo egiaztatua-, eta/edo gutxienez urte biko antzinatasuna berdintasunerako teknikari lanetan. Halaber, berdintasunaren alorreko gaikuntza onar dakieke berdintasunerako teknikarien lanpostuetarako hautaketa-prozesu publiko eta espezifiko bat gainditu dutela egiaztatzen dutenei.
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2011ko otsailaren 10ean amaituko (bi egunak barne).
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
Erakundeek EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkez dezakete diru-laguntzarako eskabidea, beharrezko den dokumentazioarekin batera. Eskabidearen ondoriozko jardueretan eta prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartutako egunean aurkeztutzat joko da.
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar zaizkio, I. eranskineko eredua erabilita, agiri hauekin batera:
Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.
Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
«Datuen Alta/Doakion Hirugarrena» inprimakia (II. eranskina). Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko erakundea Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda dagoenean.
Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, erakunde eskatzaileak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko (III. eranskina).
Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere (III. eranskina).
Zinpeko adierazpena: berariaz adierazi beharko da xede bererako beste diru-laguntzarik eskatu den eta, horrela bada, zein erakunderi eskatu zaion, zenbat eskatu den eta diru-laguntza horren egoera zein den (III. eranskina).
2011ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko lan-prozesuaren proiektua (IV. eranskina).
Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera (V. eranskina).
5.3 artikuluan eskatzen den gaikuntzaren egiaztagiria (emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko gaikuntza).
Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua hedatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, horren egiaztagiria, agintari eskudunak egina.
Laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak (VI. eranskina).
Esleipen-irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duen beste edozein agiri.
Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, meritutzat baloratuko baitira (10.1.B artikulua):
Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-multzoetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuei berdintasun-politikak sustatzeko egitekoak izendatu zaizkiela frogatzen duen ziurtagiria.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak 2011ko aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria.
Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzoko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamenduaren kopia, edo bestela, beste egiaztagiri batena.
Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7.1. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta horretarako, hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Hona kideak:
Lehendakaria: Idazkari nagusia.
Batzordekideak:
Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.
Generoaren arloko Plangintza eta Ikerketaren arduraduna.
Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.
Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren arduraduna izango da.
Diru-laguntzak esleitzeko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:
Proposamenaren kalitatea. 50 puntu, gehienez.
EAEn indarrean dagoen Berdintasunerako Planarekin bat etortzea. 10 puntu, gehienez.
Udalerriko errealitatera egokitzea. 10 puntu, gehienez.
Proiektuaren argitasuna eta bideragarritasuna, metodologia eta lan-prozesuari, adierazleei, kronogramari eta aurrekontuari dagokienez. 25 puntu, gehienez.
Berrikuntzak. 5 puntu, gehienez.
Genero-ikuspegia zenbateraino dagoen instituzionalizatuta (beren-beregi berdintasun-politikarako zenbat langile eta zenbaterako aurrekontua dagoen, emakumeek parte hartzeko organo iraunkorrak egotea). 15 puntu, gehienez.
Emakumeek lan-prozesuan parte hartzea, askotariko bereizkeria jasaten dutenen beharrizan bereziak kontuan hartuta (halakorik egonez gero). 10 puntu, gehienez.
Berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzea edo udalerri, koadrila edo mankomunitateko teknikaren kontratua luzatzea. 5 puntu, gehienez.
Proiektua mankomunitate, koadrila eta/edo udalerri-multzoen bidez elkarte bat osatuta egitea. 5 puntu, gehienez.
Diagnostikoa eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana lehenengo aldiz egin behar duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek, koadrilek edo mankomunitateek 15 puntu izango dituzte, baldin eta hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa hartzen badute.
Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek 50 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.
Diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu diruz lagunduko diren jardueretarako, udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak aurkeztutako aurrekontuaren % 75. Proiektu bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek aurkezten badu.
Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatuek helburu berarekin ematen dituztenekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago.
Gainfinantzaketa gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntza.
Eskabideak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia eta arrazoitua emango du, eta, horren bitartez, amaiera emango dio hasitako lehiaketa-prozesuari. Horrez gain, diagnostikoak egiteko, ebaluatzeko eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ordaintzeko diru-laguntza nori eman eta nori ukatu adieraziko da. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie udalerriei, koadrilei, mankomunitateei eta udalerri-multzoei. Hala ere, emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da -diruz lagunduko diren proiektuak eta bakoitzari emandako zenbatekoak jarrita-, eta horretaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko. Erakunde horiek ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, diruz lagunduko diren proiektuak adieraziko dira eta, onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa ere azalduko da; zenbateko hori sekula ez da izango uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa.
Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.
Diru-laguntza zertarako eman den, xede horretarako erabili behar dute, non eta 16. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatzea onartu beharko dute.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.
Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, idatziz jakinarazi beharko dute, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko. Beste edozein laguntza edo diru-laguntzaren berri ere eman behar zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari.
Diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza jaso dela azaldu behar da (VIII. eranskina).
Hizkuntza ofizial biak -gaztelania eta euskara- erabiltzea diruz lagundutako proiektua egitetik ondorioztatzen diren dibulgazio-jardueretan eta materialak editatzerakoan.
Hizkera ez sexista erabili behar dute eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua, estereotiporik gabea, duten irudiak erabili beharko dituzte diagnostikoari edota planari buruzko komunikazio edota zabalkunde ekintza guztietan.
Jarduerak gauzatu ondoren eta diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2012ko otsailaren 29a baino lehen -egun hori barne- agiri hauek aurkeztu behar dira:
Diru-laguntza jaso duten jarduerak direla-eta egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura, nomina edo agiriak, soldata justifikatzen dutenak; edo diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku-hartze zerbitzuko arduradunak eginak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak -Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio-, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar diren xehetasunak adierazita. Fakturen edo agirien data 2011ko abenduaren 31koa izango da gehien jota. Egiaztagiria eta kasuan kasuko diruz lagundutako jarduera lotzen dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak, nominak ).
Egindako lan-proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan-prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren xehekapena, udal-ekarpena zehaztuta (VII. eranskinaren arabera).
Diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopia, euskaraz eta gaztelaniaz.
Diru-laguntza jaso duten jarduerei buruz egiten den publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza aipatu dela justifikatzen duten agiriak. Emakunderen logotipoa agertu beharko da (VIII. eranskinaren arabera) nola justifikazio moduan aurkeztu beharreko diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopian hala jatorrizko agirian.
Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada, diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.
Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira -betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada- eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.
Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko zatian aipatutakoak jaso, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez; horrez gainera, hala badagokio, diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.
Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, emandako diru-laguntza ezeztatzeko eta, hala badagokio, diru-laguntza itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio. Dekretu horrek hau ezartzen du:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio, egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.
Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez amaituko da prozedura. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.
Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 22a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
Udalerri, koadrila edo mankomunitatearen izena
Nombre del municipio, cuadrilla o mancomunidad* IFZ*/NIF*:
Eskabidea nork aurkezten duen* / Persona que presenta la solicitud*:
Elkarlanean egindako proiektuetan (udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateek aurkeztuak), lan-prozesuan zein udalerrik eta erakundek parte hartzen duten adierazi behar da. En el caso de proyectos conjuntos presentados por agrupaciones municipales, cuadrillas o mancomunidades, se deben indicar los municipios y entidades que participan en el proceso de trabajo.
*Udalerri-multzoei dagokienez, diruz lagunduko den programa kudeatu eta ordaintzeko jarduerak egiteko izendatu den udalerriari buruzko datuak adierazi behar dira *En el caso de las agrupaciones municipales, se deben indicar los datos relativos al municipio designado para las actuaciones de gestión y pago del programa subvencional.
HARREMANETARAKO DATUAK / DATOS DE CONTACTO
Harremanetarako pertsona / Persona de contacto:
Helbidea/Dirección:
posta/e-mail:
Telefonoa/Teléfono:
En ..n, a .. de . de 2011ko ....................ren .......(e)an.
Izenpea eta zigilua / Firma y sello:
Eskabidearekin batera aurkezten diren agirien zerrenda: Relación de documentos que se acompañan a esta solicitud:
n Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. n Fotocopia de los estatutos de la cuadrilla o mancomunidad.
n Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia. n Fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal.
n «Datuen Alta/Doakion Hirugarrena» inprimakia. II eranskina. n «Alta de Datos/Tercera Parte Interesada». Anexo II.
n Zinpeko adierazpenak. III. eranskina. n Declaraciones juradas. Anexo III.
n Proiektuaren deskribapena. IV. eranskina. n Descripción del proyecto. Anexo IV.
n Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko gaikuntzaren egiaztagiria. n Certificación acreditativa de la capacitación en materia de igualdad de mujeres y hombres.
n Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpena. V. eranskina. n En el caso de que el proyecto lo realice una cuadrilla, mancomunidad o agrupación municipal, aceptación de cada municipio. Anexo V.
n Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua hedatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, egiaztagiria, agintari eskudunak egina. n En el caso de ampliación de contrato de la técnica o técnico de igualdad del municipio, agrupación municipal, cuadrilla o mancomunidad, o de la contratación directa de personal técnico en igualdad, certificación acreditativa por parte de la autoridad competente.
n Beharrezko laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa. VI. eranskina. n En el caso de solicitar subvención para la prestación de la asistencia técnica necesaria para un municipio, cuadrilla, mancomunidad o agrupación municipal que no tengan un plan aprobado por el Pleno municipal, compromiso del órgano competente de que las políticas iniciadas van a tener continuidad. Anexo VI.
Meritutzat bolioesteko aurkeztu diren agirien zerrenda: Relación de documentos para su valoración como mérito:
n Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-multzoetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak berdintasunerako politiketan lanean jarri direla frogatzen duen ziurtagiria. n Certificación de la existencia de plazas de Agente de Igualdad de Oportunidades o de la asignación de funciones de impulso de las políticas de igualdad a personal contratado con formación específica en materia de igualdad de mujeres y hombres, en cada municipio, cuadrilla, mancomunidad o agrupación de municipios.
n Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria. n Certificación acreditativa del porcentaje de presupuesto local destinado a la igualdad de mujeres y hombres de cada municipio.
n Emakumearen tokiko Kontseiluaren edo parte-hartze organoaren erregelamenduaren edo beste egiaztagiri baten kopia. n Copia del Reglamento o, en su defecto, de otra documentación acreditativa del Consejo Local de la Mujer o del órgano de participación.
Beste agiri batzuk, zehaztu: Otra documentación, especificar:
n n
n n
n n
n n
____________________________________________________________________ (izen-abizenak),
__________________________________________________ren ordezkaritzan (udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitatearen izena jarri).
Zinpean adierazten du ordezkatzen duen enpresak:
Ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.
Ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
Zinpean adierazten du, halaber, beste finantzabide hauek dituela, eta bere gain hartzen duela gainfinantzaketarik ez gertatzeko erantzukizuna:
Erakundea Diru-zenbatekoa Egoera
Eta horrela idatzita gera dadin, agiri hau izenpetzen du ...(e)n, 2011koren ...(e)an.
Izenpea eta zigilua:
Proiektuaren izena / Denominación del proyecto:
n Diagnostikoa egitea / Realización del diagnóstico.
n Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egitea / Elaboración del plan para la igualdad de mujeres y hombres.
n Ebaluazioa egitea / Realización de la evaluación.
n Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egokitzea / Adecuación del plan para la igualdad de mujeres y hombres.
n Diagnostikoaren eta/edo planaren eremua / El diagnóstico y/o el plan es de ámbito:
n Orokorra/General n Sektorekoa eta/edo estrategikoa / Sectorial y/o estratégico.
n Udalerrian, udalerri-multzoan, koadrilan edo mankomunitatean egiten den emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen diagnostikoa eta/edo plana da.
Es el primer diagnóstico y/o plan para la igualdad de mujeres y hombres que se elabora en el municipio, agrupación municipal, cuadrilla o mancomunidad.
Diagnostikoa egiteko eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egiteko, ebaluatzeko edo egokitzeko beharrezkoa den laguntza teknikoa emango duen pertsonaren eta enpresaren izena. Berdintasunaren arloan duen gaikuntzaren egiaztapenak.
Nombre de la/s persona/s o de la empresa que se va a encargar de la asistencia técnica necesaria para la realización del diagnóstico y/o de la elaboración, evaluación o adecuación del plan para la igualdad de mujeres y hombre, y capacitación que se acredita en materia de igualdad.
Diagnostikoak eta planak egiten laguntzeko eta horri buruzko informazioa jasotzeko, begiratu Berdintasunerako tokiko Planak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzeko Gidaliburua (Eudel eta Emakunde 2008).
Al objeto de facilitar y orientar la elaboración de los diagnósticos y planes se recomienda consultar la «Guía para el diseño, gestión y evaluación de los planes locales para la igualdad» (Eudel y Emakunde 2008).
PROIEKTUAREN TESTUINGURUA / CONTEXTUALIZACIÓN DEL PROYECTO
Proiektua egiteko beharraren justifikazioa
Justificación sobre la necesidad de realizar el proyecto.
Proiektuaren helburuak
Objetivos del proyecto.
Proiektuaren eremuak eta EAEn indarrean den Berdintasunerako Planarekiko egokitasuna.
Ámbitos del proyecto y su correspondencia con el Plan de Igualdad vigente en la CAPV.
Proiektua udalerriko errealitatera egokitzea
Adecuación del proyecto a la realidad municipal.
METODOLOGIA/METODOLOGÍA
Lan-prozesuaren azalpena
Descripción del proceso de trabajo.
Herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta uneak, eta emakumeek eta, bereziki, askotariko bereizkeria jasaten duten emakumeek parte hartzea ahalbidetzeko garatuko diren neurri osagarriak (bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko neurriak, eskuragarritasuna bermatzekoak, ...) Mecanismos y momentos de participación ciudadana con detalle de las medidas complementarias a desarrollar para posibilitar la participación de mujeres, y especialmente de aquellas que sufren discriminación múltiple (medidas para favorecer la conciliación de la vida personal, familiar y laboral, la accesibilidad, )
Kronograma/Cronograma.
Adierazleak/Indicadores.
Berrikuntzak/Aspectos Innovadores.
Aurrekontua/Presupuesto
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK / GASTOS SUBVENCIONABLES:
Langileenak / De personal:
(Zehaztu kontratazio berria den edo kontratuaren hedapena, iraupena eta lanaldiaren %) / (Especificar si se trata de nueva contratación o ampliación de contrato, duración y % jornada):
(............................................................................................................................)
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko zerbitzuak emango dituen pertsona edo erakundea kontratatzeari dagozkionak (kontratatuko den pertsonaren edo enpresaren izena zehaztu) / De contratación de persona o entidad que preste servicios en materia de igualdad de mujeres y hombres (especificar nombre de la persona o empresa a contratar):
(............................................................................................................................)
Askotariko bereizkeria jasaten duten emakumeek parte hartzeko neurri osagarriak (zehaztu) / De medidas complementarias para la participación de mujeres que sufren múltiple discriminación (especificar):
(............................................................................................................................)
Gastuak Guztira (BEZa barne) / Total Gastos (IVA incluido)
DIRU-SARRERAK/INGRESOS:
Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzoaren guztirako ekarpena eta diru-zenbatekoa / Aportación total del municipio, cuadrilla, mancomunidad o agrupación municipal:
Beste erakunde batzuen ekarpenak edo diru-laguntzak / Aportaciones o subvenciones de otras entidades:
Emakunderi1 eskatzen zaion diru-kopurua / Cantidad que se solicita a Emakunde:
(1) Emakunderi eskatzen zaion diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako aurrekontuaren % 75 izango da gehienez: proiektu bakoitzeko, 15.000 eurokoa, aurrekontua udalerri batek aurkezten ba du; eta 30.000 eurokoa, koadrila, mankomunitate eta udalerri-multzo batek aurkezten badu.
(1) Se recuerda que la cuantía de la subvención no podrá superar el 75% del presupuesto presentado, ni exceder, por proyecto de 15.000 euros si es presentado por un municipio, o de 30.000 euros si es un proyecto presentado por una cuadrilla, mancomunidad o agrupación municipal.
___________________________________________________________ jaunak/andreak (izen-abizenak)
__________________________________________ mankomunitate, koadrila edo udalerri-multzokoa den
__________________________________________ udalerriaren ordezkaritzan, hau
ZIURTATZEN DU:
Ordezkatzen duen udalerriak _____________________________________________________________
proiektua elkarlanean egiteko konpromisoa hartu duela.
Eta horrela idatzita gera dadin, egiaztagiri hau izenpetzen du. ...............(e)n, 2011koren............(e)an.
Izenpea eta zigilua:
______________________________________________________________ jaunak/andreak (izen-abizenak), _________________________________________________________ (udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitatearen) izenean _______________________________ proiektua egiterakoan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean egindako politikekin jarraitzeko konpromisoa hartzen du.
Eta horrela idatzita gera dadin, agiri hau izenpetzen du, ......................(e)n, 2011ko ..................ren.....(e)an.
Izenpea eta zigilua:
Egindako lanaren izenburua / Denominación del trabajo realizado:
Lortutako helburuak / Objetivos conseguidos:
Erabilitako metodologiaren azalpena: egindako lan-prozesua, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak, berrikuntzak Descripción de la metodología empleada: proceso de trabajo realizado, mecanismos de participación ciudadana y medidas complementarias, cronograma, indicadores, aspectos innovadores
Lortutako diru-sarreren eta egindako gastuen xehekapena
Desglose de ingresos obtenidos y gastos realizados
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK / GASTOS SUBVENCIONABLES:
- Langileenak / De personal:
(Zehaztu kontratazio berria den edo kontratuaren hedapena, iraupena eta lanaldiaren %) / (Especificar si se trata de nueva contratación o ampliación de contrato, duración y % jornada):
(............................................................................................................................)
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko zerbitzuak emango dituen pertsona edo erakundea kontratatzeari dagozkionak (kontratatuko den pertsonaren edo enpresaren izena zehaztu) / De contratación de persona o entidad que preste servicios en materia de igualdad de mujeres y hombres (especificar nombre de la persona o empresa a contratar):
(............................................................................................................................)
Askotariko bereizkeria jasaten duten emakumeek parte hartzeko neurri osagarriak (zehaztu) / De medidas complementarias para la participación de mujeres que sufren múltiple discriminación (especificar):
(............................................................................................................................)
Gastuak Guztira (BEZa barne) / Total Gastos (IVA incluido)
DIRU-SARRERAK/INGRESOS:
Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzoaren guztirako ekarpena eta diru-zenbatekoa / Aportación total del municipio, cuadrilla, mancomunidad o agrupación municipal:
Beste erakunde batzuen ekarpenak edo diru-laguntzak / Aportaciones o subvenciones de otras entidades:
Emakunderi1 justifikatzen zaion diru-kopurua / Cantidad que se justifica a Emakunde1:
(1) Emakunderi justifikatzen zaion kopuruak bat etorri behar du emandako diru-laguntzarekin.
(1) La cantidad que se justifica a Emakunde se debería corresponder con el importe de la subvención concedida.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka dagokion partaidetza-mailaren arabera adierazi eta kokatu beharko da hedatu beharreko publizitate-euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Konfigurazio hau erabili beharko da:
La reproducción de la marca de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer se colocará en el soporte publicitario a difundir con la presencia, posición y percepción adecuada que le corresponda por el grado de participación, de conformidad con lo establecido en el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, que regula el manual de identidad corporativa del Gobierno Vasco, utilizando la siguiente configuración:


