- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 22koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2011ko ekitaldiko laguntzetarako deialdia ezagutarazten duena, industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak ¿izaera estrategikokoak¿ Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautzen duen aginduak ezarritakoaren esparruan. «Etorgai Programa». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 22koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2011ko ekitaldiko laguntzetarako deialdia ezagutarazten duena, industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak ¿izaera estrategikokoak¿ Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautzen duen aginduak ezarritakoaren esparruan. «Etorgai Programa».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 250
- Hurrenkera-zk.: 6492
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/22
- Argitaratze-data: 2010/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak izaera estrategikokoak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa Etorgai Programa arautzen du Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduak (2008ko abuztuaren 26ko EHAA, 162. zenbakia).
Agindu horren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkatutako laguntzetarako deialdia egitea 2011ko ekitaldirako eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.
Adierazitako laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagozkien aurrekontu-partidetatik aterako dira.
Horrenbestez, agindu horren 9. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:
Ebazpen honen helburu da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea 2011ko ekitaldirako. Industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak izaera estrategikokoak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa «Etorgai Programa» arautu zen agindu horren bidez.
Horretarako, 28.000.000 euro erabiliko dira guztira, honela banatuak: 8.000.000 euro 2011n, 10.000.000 euro 2012an eta 10.000.000 euro 2013an, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horri dagokionez ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.
Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo, kasuak kasu, zenbateko hori handitzetik, betiere prozedura ebatzi baino lehen, ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.
Deialdiko laguntzak baliatzeko, Etorgai programa arautzen duen aginduaren 4. eta 6. artikuluetan ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da, proiektu eta onuradunei dagokienez.
Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan Urkixo zumarkalea, 36-4. solairua, Bilbao (Bizkaia Plaza Eraikina) aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita, eta Interneteko https://www.spri.es/idi/idi helbidean ere bete ahalko dira, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez laguntza-deialdia egiten denean.
Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2011ko maiatzaren 27an amaituko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko aginduaren 5.3 artikuluari jarraiki, ebazpen honetan bildutako laguntzak emateko Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izatea nahitaezkoa da.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 22a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


