Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010ko abenduaren 22koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuko zuzendariarena; honen bidez, Herrizaingo Sailean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian, hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010ko abenduaren 22koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuko zuzendariarena; honen bidez, Herrizaingo Sailean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian, hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 158
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/22
  • Argitaratze-data: 2011/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Goi-kargudunaren idazkari» lanpostu bat hutsik dagoenez, sail honek lanpostu hori (Ebazpen honetako eranskinean adierazitakoa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hona hemen

OINARRIAK:

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakastuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

  3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

  2. Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titularitatea galduko du.

      Administrazio bideari amaiera ematen dion Erabaki honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean jakinarazpena iragarri eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

      Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

      Arkaute, 2010ko abenduaren 22a.

      Administrazio eta Zerbitzuko zuzendaria,

      JOSÉ LUIS RAMOS GARCÍA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 177. dotazioa).

Lantokia: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

Herria: Arkaute.

Kidegoa: C1 edo D1.

Lanpostuaren osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: datarik gabe.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

C1 edo D1 kidegokoa izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionario izatea administrarien edo administrari-laguntzaileen kidegoan edo jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Era berean, lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzura, suspentsio-egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute, eta jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute.

Urtebeteko edo biko esperientzia edukitzea, lanpostua atxikita dagoen administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkien lanetan.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik