- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 22koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 22koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 391
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/22
- Argitaratze-data: 2011/01/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2010eko urriaren 22an emandako Ebazpeneko (azaroaren 3ko EHAAren 211. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, 520010 kodea, 172 dotazioa.
Bigarrena. Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 22a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


